aiaraldea.eus

Udalak 26.667 euro banatuko ditu kirol- eta kultura-elkarteen artean

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kultura  Urduña

Herriarentzako esanguratsuak diren egitasmoetara bideratu dira diru-laguntzak, genero-berdintasuna babesten edo euskara sustatzen duten proiektuak bereziki kontuan hartuz.

Aurten, lehen aldiz, puntuen araberako sistema erabili da aurkeztutako proposamenak balioztatzeko. Hortaz, 10.225 euro esleitu zaizkie hamabi kultura-elkarteri eta 14.582 euro bederatzi kirol-talderi. La Antigua eta San Roke jai-batzordeek 960 eta 900 euro jasoko dituzte hurrenez urren. Bestalde, ohiz kanpoko deialdia ireki da eskaerak egiteko arazoak izan dituzten taldeei erantzuteko.

Bihar, hilak 25, Udalak bilera egingo du 18:00etan Kultur Etxean, gauden urtea baloratze eta 2013ra begira egin daitezkeen hobekuntzak aztertze aldera. Kirol- eta kultura-elkarte orok parte har dezake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa