"Biltoki berria aldarrikatzen dugun lokal duinarengandik oso urruti dago"

Erabiltzailearen aurpegia

ENDIKA ROZAS (Urduña, 1987) Urduñako Gazte Asanbladako kidea da. Asanbladako kideek gaztetxea aldarrikatzeko jaia antolatu dute datorren martxoaren 24rako.

Larunbat honetan 14. gazte eguna ospatuko da. Zer aurkitu ahalko du Urduñara hurbiltzen denak eta zer lortu nahi duzue?

ENDIKA ROZAS (Urduña, 1987) Urduñako Gazte Asanbladako kidea da. Asanbladako kideek gaztetxea aldarrikatzeko jaia antolatu dute datorren martxoaren 24rako.

Larunbat honetan 14. gazte eguna ospatuko da. Zer aurkitu ahalko du Urduñara hurbiltzen denak eta zer lortu nahi duzue?

Gehien bat, gazte egun partehartzaile eta aktiboa izatea nahi dugu, beste behin herria sorgintzea dugu helburu. "Oraina landuz sorgindu dezagun herria" da aurtengo leloa, eta horren adibide garbiena da larunbat honetan Urduñan egin nahi duguna. Horretarako ekintzez beteriko eguna antolatu dugu, gustu, adin… ezberdinetarako atsegina izango dela uste dut.

Autogestioa eta autoaskitasuna ardatz izanik, hain beharrezkoa dugun gaztetxea aldarrikatzeko eguna izango da ere bai. Aldarrikapen historiko horretan "Gaztetxea behar dugu" lemapean egingo dugun manifestazioarekin bide horretan pausu bat eman nahi dugu. Txokoetatik plazara ateratzeko gonbidapena luzatu egin diogu Urduñako gazteriari, pasibotasunaren gainetik gazte asanbladaren 14. urteurrena ospatzeko.
Jai giroan Urduñako gazteriak ondo pasatzeko egun aproposa da, urtero legez, herrriarekiko errespetua mantenduz.

Urte asko daramazu lokal publiko eta autogestionatu baten alde lan egiten. Hori dela eta, mota askotako esperientziak jasan dituzu, beraz, zelan ikusten duzu gaur egungo egoera gazte asanbladan?

Aldaketak egon dira noski, udal zinegotziek egun honekiko hartutako konpromisoa aurrerapauso handia izan dela uste dut. Aurreko urteetan debekuak, udal materialen ukapenak, ordutegi mugak… jasan ditugu eta guzti hori gainditu izanaz asko pozten naiz. Adibide garbiena da, aurten, 14 urte ostean, egun honetan udal eszenatokia erabiltzeko baimena izango dugun lehenengo aldia dela. Gure izaera autogestionatu eta autoaskiari eutsiz, trabak erraztasun bilakatu dira. Positiboa izango da guretzako.

Zelan biltegi berriarekin?

Gure ustez, aldarrikatzen dugun lokal duinarengandik oso urruti dago, biltokia izateko bakarrik balio baitu. Leku horrek izaera publikoa izateak mugatzen du, eta horrekin gure lokal ezaren arazoa ez da konponduko, ez gara horrekin konformatuko. Lan handia egin behar dugu oraindik, sotoa biltoki apropos bilakatzeko. Uste dut ekimenak antolatzea nahiko erraztuko duela; izan ere, 5 urtez materiala sakabanatuta izan dugu lonjetan, eta material guztia biltokian pilatuta izatea aurrerapausoa izan da. Gainera bilerak plazan eta tabernetan egiteari utzi diogu. Gure lanaren bitartez Urduñako gaztetxearen aldeko urratsak ematen jarraituko dugu eta denok helburu berarekiko dugun konpromisoak gaztetxea ahalbidetuko du, ziur nago.

2013. urteari begira…

Herria sorgintzen jarraituko dugu. Urduñako gazteriaren lan handia txalotzekoa da. Argi ikusten dut hain beharrezkoa dugun lokal publiko eta autogestionatua hurbil egon daitekeela, eta horretan jarraituko dugu gure helburua lortu arte. Bestalde, ekintzak egiten segituko dugu, adibidez, Otxomaioetarako, ekintzaz beteriko programazioa prestatzen ari gara, betiere gure aldarrikapenen alde pausuak ematen. Ekintza horietan guztietan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko ez dut aukera hau galdu nahi. 


Eskerrik asko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide