aiaraldea.eus

"Lendoñobeiti" da herriaren euskarazko izen ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

Aurreko astean, 2011ko irailaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen erabakiaren bidez, Lendoño Behekoa/Lendoño de Abajo herriaren izena Lendoñobeiti/Lendoño de Abajo izenera aldatzea onetsi da.

2011ko irailaren 6ko bilkuran hartu zuen erabakia Bizkaiko Foru aldundiak, eta, horrela, euskarazko forma ofiziala hemendik aurrera bat dator Euskaltzaindiak bere garaian emandakoarekin.

Urduña udalerriko Larruazabal herri-batzarreko kontzejua da Lendoñobeiti eta bertako herritarren ekimenez hartu da euskarazko izena egokitzeko erabakia. Beste urrats bat, beraz, normalizazioaren bidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa