aiaraldea.eus

ARGAZKI GALERIA: Txikiak ere euskalakari. Korrika Txiki 17

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako   Euskara  Urduña
ARGAZKI GALERIA: Txikiak ere euskalakari. Korrika Txiki 17

Korrika Aiaraldean atzoko ordu txikitan sartu bazen ere, txikien txanda arratsaldean izan zen. Korrika Txikia egin dute Urduñako Ikastetxeek herriko kaleetan zehar.

Lekukoa binaka eraman zuten, Txefos eta Eskola Publikoko maila bakoitzeko ikasle banak. Lehenengoak 6.mailakoak izan ziren, eta hortik aurrera beheragoko mailek hartzen zieten erreleboa. Horrela, bi urteko haurrak izan ziren lekukoa helmugaraino eraman zutenak.

Aldarrikapena eta jaia nagusi

Lekukoaren zain, urduritasuna; hartutakoan, emozioa eta ostean, poza.

Urduñako kaleetan nagusitu egin zena euskararen aldeko aldarrikapena izan zen eta nagusiek gauean egin zuten bezalaxe txikiek ere: "Urduña ere euskararen alde!" edo "Ari ari ari, euskalakari!" bezalako oihuak bota zituzten.

Ekimenari amaiera emateko bi ikaslek lekukoak zeraman mezua irakurri zuten eta bukatu ostean arratsalde osoan zehar puzgarriak, tailerrak, jolasak, txokolatada, buruhandiak... izan ziren Foru Plazan.

Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa