aiaraldea.eus

Ehundik gora izango dira Udan Euskarazen parte hartuko duten haurrak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Euskara  Urduña

Badator uda eta horrekin batera aisialdia euskaraz aritzeko aukera. Urtero legez Urduñan udan euskaraz eta udako ludoteka proiektuak egiten dira uda partean. Aurten uztailaren 1an hasiko dira eta uztailaren 23an amaitu egingo dira ondorengo ordutegiarekin: goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera. Bi Proiektu hauek Urduñako Herri Ikastetxean egiten dira eta herriko haur guztiek parte hartu dezakete.

 Guztira hiru aste izango dira tailerrez, txangoz, jolasez disfrutatzeko aukera paregabea. 

Alde batetik, Udako ludoteka dago, honek haur hezkuntzako umeak biltzen ditu, hau da, hiru urtetik sei urtera dituzten umeek. Aurten gutxi gorabehera 33 ume apuntatu egin dira. Proiektuan  psikomotrizitatea  garatzea izango da lehendabiziko helburua eta horretaz aparte ondo pasatzea, euskaraz bizitzea, eta beste kideekin aritzea.

Beste aldetik, Udan euskaraz proiektua dago, honek lehen hezkuntzako umeak biltzen ditu. Hau da, sei urtetik hamabi urtera dituzten umeek. Aurten gutxi gorabehera lehen hezkuntzako 70 ume apuntatu egin dira.

 Udan euskaraz egingo dituzten ekintzak askotan berdinak izango dira, batez ere jolasak eta txangoak. Tailerrak, ostera, desberdinak izan beharko dira derrigorrez, motrizitate finan dituzten garapena oso ezberdina baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa