aiaraldea.eus

Urduñako IV. Txirrindularitza Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez  Urduña
Urduñako IV. Txirrindularitza Topaketa

Aurtengoarekin, laugarren urtea izan da Urduñako Txirrindulari Elkarteak txirrindularitza topaketa antolatzen duela.

Ekainak 26 eta 27an, 82 km osatu behar izan dituzte izan diren gutxi gora behera100 txirrindulariek.

Larunbatean irteera 9:00ak aldera izan zen Foru Plazan eta helmuga 14:00etan. Aipatu behar da Alex de la Huertak egindako erakustaldia, Urduñako mendatea atzeraka igo baitu.

Igandean ordea, irteera 9:00etan eta helmuga 13:30etan izan dira eta jarraian, herri bazkaria egin dute Mariaren Lagundiko Ikastetxean Olaran Elkartearen laguntzarekin.

Topaketa hauetan, euretariko askorentzat ezezagunak diren hainbat leku eta paisaia interesagarri ikusteko aukera ere izan dute. Ibilaldia aukeratzeko, helburu zehatz bat izaten da kontuan: ibilbide lasaia izatea, ahalik eta auto gutxienekin eta naturaz gozatzeko aukera ematea, horregatik larunbateko ibilbidea hauxe izan da: Foru Plaza, Arrastaria, Berberanako portua, Astulez, Karanka, Angosto, Espejo, Gesaltza, Pobes, Subilana-Morillas, Ormijana, Ginea, Karkamo, Berberana eta Urduña.

Igandean, beste leku batzuetatik ibili dira: Foru Plaza, Izoria, Menagarai, Erretes Lanteno, Anguloko portua, Artziniega, Irazagorria, Llanteno, Menagarai, Kexaa, Izoria, Belandia eta Urduña.

Topaketan egon diren bizikletazaleak urtero biltzen dira iritziak eta esperientziak elkarri trukatzeko helburuarekin, bizikletak Euskal Herriko aberastasuna ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duelako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa