Sorginak eta akerra San Joan gauean berriro ere Urduñan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero bezala badator berriro ere San Joan egunarekin batera Akelarrea. Gau magiko horretan sorginak , eta akerra protagonistak izango ditugu Urduñan.  Hainbeste entsegu egin ostean sorginak badaude prest akelarreari hasiera emateko eta beraz aukera paregabea izango da dantzaldiaz, parrilladaz , musikaz eta giro magikoaz gozatzeko. 

Urtero bezala badator berriro ere San Joan egunarekin batera Akelarrea. Gau magiko horretan sorginak , eta akerra protagonistak izango ditugu Urduñan.  Hainbeste entsegu egin ostean sorginak badaude prest akelarreari hasiera emateko eta beraz aukera paregabea izango da dantzaldiaz, parrilladaz , musikaz eta giro magikoaz gozatzeko. 

Akelarrea gaueko hamar eta erdietan  hasiko da Txoperan, baina lehenago sorginek akerrak eta beste pertsonaia batzuek  kalejira eta trikipoteo egingo dute herria sorginduz, ondoren  kalejira Txoperara abiatuko da bertan txalapartarekin batera akelarreari hasiera emango da.

Ikuskizun harrigarri hau Urduñako Gazte Asanbladak antolatu egiten du, beraz ez galdu aukera eta datorren ekainak 23 pasatu zaitez Txoperatik giro apartaz gozatzeko!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide