aiaraldea.eus

XXIII. Emakumeen Birako sailkapena aiaraldeako errepidetan erabaki da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña
XXIII. Emakumeen Birako sailkapena aiaraldeako errepidetan erabaki da

Goizeko hamarretan irten da Urduñako Foru plazatik XXIII. Iurreta Emakumeen birako azken etapa; txirrindulariek 126 kilometro egin dituzte, gehienak aiaraldeako inguruetan; tartean Mendeikako gaina igo dute eta Urduñako mendatea jaitsi La Antigua etorbideko helmugara iritsi aurretik.

Goizeko hamarretan irten da Urduñako Foru plazatik XXIII. Iurreta Emakumeen birako azken etapa; txirrindulariek 126 kilometro egin dituzte, gehienak aiaraldeako inguruetan; tartean Mendeikako gaina igo dute eta Urduñako mendatea jaitsi La Antigua etorbideko helmugara iritsi aurretik.

Gaurkoa etaparik luzeena eta gogorrenena izan da, atzo bi sektoretan lehiatu ziren ziklistak; goizean Elgeta gainan 5,9 kilometroko kronoigoera izan zuten eta Nicole Cook britainiarra izan zen garaile Judith Arndt alemaniarrari 15 segundo aterata eta Marianne Vos holandarrari 25 segundo aterata. Arratsaldean, bigarren sektorea izan zuten Iurreta eta Zuiaren arteko 78 kilometroko etapa alegia, Marianne Vos-ek irabazi zuen Emma Johanson suediarraren aurretik.

Sailkapen nagusia Urduñako helmugan erabaki da, izan ere gaur arte aurreko bi txirrindularien artean lehia estua zegoen; Judith Arndt alemaniarra zen lehen sailkatua baina Claudia Haussler herrikidea zen bigarren sailkatua 12 segundora, Marianne Vos holandarra hirugarren 1,57 minutuko atzerapenarekin.

Aldapa gora hautsi da lasterketa

Etapako perfilaren gogortasunak ihesaldi ugari eragin ditu, Annemiek Van Vleuten eta Andrea Bosman holandarrek erasoa jo dute Angulon gora eta haien atzetik sailkapen nagusian bigarren zen Haussler abiatu da ere; tropelari errenta dezente atera diote eta Claudia Hausslerrek zuen 12 segunduko atzerapena aise irauli du Urduñako helmugan maillot horia jantziz.

La Antigua etorbideko helmugan Van Vleuten sartu da bakarrik ihesaldiko kideak atzean utzita, eta ateratako errenta sailkapen nagusian bigarren izateko balio izan zaio. Eguneko galtzailea Judith Arndt izan da; iazko txapelduna atzo arte horiz jantzita egon da, baina azkenik XXIII. Emakumeen Biran sailkapen nagusian hirugarren izan da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa