Urdintxu mendi taldeak kanpaldia egin du asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu honetan Urdintxu mendi taldeak eskola publikoko IGE-ren laguntzaz ikasturteari amaiera emateko kanpaldia antolatu egin du. Eguraldia izan dela eta, mendira kanpatzera joan beharrean, eskolan bertan gelditu dira asteburu osoan. Bertan hainbat ekintza antolatu dira, hala nola, mendiko irteera, tailerrak, eskulanak egiteko txokoak, papiroflexia tailerra...besteak beste. Kanpaldiak gosaria, bazkaria, afaria eta lo egiteko aukera  izan du barne. Guraso askok karabanak eraman dituzte lo egiteko, beste batzuk gimnasioan gelditu dira.

"Ekintza hau aurrera eramateko zuzendariaren, irakasleen eta guraso guztien laguntza ezinbestekoa izan da " aipatu du Ramonek, IGE-ko kideiak.

Urdintxu mendi taldea gurasoek antolaturiko aisialdirako taldea da eta kurtso osoan zehar umeentzako kanpoko ekintzak antolatzen dituzte, patinajea, futbola, tenisa, errugbia... dena doan eta Urduñako haur guztientzako zabalik, nahiz eta Herri Ikastetxekoak ez izan. Gurasoen artean, bakoitzak bere gaitasunak erabiltzen ditu ekintzak aurrera ateratzeko: batzuk musika jotzen, beste batzuk kirolarekin…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide