Urduñako Eliz Aisialdi Taldea: 40 urte gehiagoren bila

Erabiltzailearen aurpegia

1970. urtean orduko apaiz Esteban Martinez de San Vicenteri, aisialdi eskaintza murritza zela ikusita, hiriko haurrentzako udalekuak antolatzea bururatu zitzaion. Jada 40 urte igaro dira harrez gero eta oraindik Urduñako aisialdi taldeak bizirik dirau. 

Udan kanpamentua eta udalekuak antolatu ez ezik, urtean zehar ere larunbatero biltzen da taldea haur eta gaztetxoei aisialdi alternatibo eta ezberdina eskaintzeko helburuarekin. Guztira 50 neska-mutil inguruk parte hartzen dute 10 begiralez osaturiko taldeak eurentzako prestatzen dituen ekintza ugarietan. 

Atzo aisialdi talde honek bazuen zer edo zer ospatzerik, bere 40. urteurrena, eta horretarako urduñar guztiei gonbita luzatu zitzaien. Goizean ginkana, puzgarriak eta askotariko jolasak egon ziren eta eguerdian 100 pertsona baino gehiagok gurasoek eurek prestatutako menu gozoa dastatzeko aukera izan zuten. Ospakizuna arratsaldeko sei eta erdiak aldera bukatu zen petardo eta zuziriekin.

Aurtengo kanpamentua eta udalekuak

Arabako Izarzan egingo den kanpamentura nagusienak (LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta. 2 mailak) joango dira uztailaren 4tik 14ra bitartean, txikienek (LHko 2., 3. eta 4. mailak), ordea, Labrazan (Araba) egingo diren udalekuetara joateko aukera izango dute uztailaren 15etik 25era. Oraindik ere lekua dago! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide