aiaraldea.eus

Magiaz beteriko arratsaldea Foru plazan

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Urduña
Magiaz beteriko arratsaldea Foru plazan

Betidanik izan da Urduñako Foru plaza topaleku eta batez ere asteburu arratsaldetan sortzen den giroari probetxu atera nahian, udalak umeentzako hainbat ikuskizun antolatu ditu hilabete honetarako. Gainera, parte hartzen duten umeen artean bizikleta bat zozketatuko da azken egunean.

Gaur, magiaren txanda izan da. Oholtza baten gainean, Asier Kidam magoak txundituta utzi ditu adi-adi begira zeuden neska-mutil guztiak (eta euren gurasoak ere bai). Bere trikimailuetarako Rubik kuboa, soka, puxikak, irudiak, zapiak… erabili ditu eta boluntarioen laguntza izan du ere bai.

Hurrengo ikuskizunak hauek izango dira:

Ekainak 12, larunbata, 19:00etan: Parrandan musika ikuskizuna Deabru beltzak taldearen eskutik.

Ekainak 18, ostirala, 19:00etan: Poxpolo ta konpainia pailazoak.

Ekainak 25, ostirala, 19:00etan: musika DJ Thobben eta Lore Power-ekin.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa