aiaraldea.eus

Julian Iantzi aurkezlea euskararen erabilerari buruz mintzatu zen

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Euskara  Urduña
Julian Iantzi aurkezlea euskararen erabilerari buruz mintzatu zen

Atzo maiatzaren 31an Julian Iantzi aurkezle ezaguna Urduñako Kultur Etxean izan zen. Bertan euskararen erabilerari buruz aritu zen bere bizipenak kontatuz.

Atzo maiatzaren 31an Julian Iantzi aurkezle ezaguna Urduñako Kultur Etxean izan zen. Bertan euskararen erabilerari buruz aritu zen bere bizipenak kontatuz.

Julian Estatu Batuetan jaio zen, Californian hain zuzen. Bertan bere guraso euskaldunen laguntzarekin euskara ikasten hasi zen.Zazpi urte zituela Euskal Herrira etorri zen, Lesakara, hain zuzen ere. Diktadura garaia zen eta euskara guztiz baztertua zegoenez gaztelera ikasi behar izan zuen. Hala ere, nagusitu zenean eta diktadura amaitu ostean berriro ere euskaraz mintzatzeko kompromisoa hartu zuen, hizkuntza galduta baitzuen. Denbora pasa ahala euskara maila hobetzen hasi zen eta aurkezlea izateko aukera etorri zitzaion.

Hitzaldiak ikusmin handia sortu zuen gaztetxoen artean batez ere "El conquistador del fin del mundo" saioari buruzko galderak egiterakoan.

Hitzaldia amaitzeko gazteei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatu zien.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa