XXIII. Emakumeen Bira Urduñan erabakiko da
2010-05-31 13:47 Kirola UrduñaAzken urteetan bezala, aurten ere Iurreta XXIII. Emakumeen birak Urduñan izango du azken etapa. Txapelketa ekainaren 10ean Iurretatik abiatuko da eta ekainaren 13an izango du azken helmuga Urduñan, tartean bost etapa izango ditu lau egunetan zehar: Ekainaren 10ean Iurretan hasiko dira txirrindulariak eta Iurretan bertan amaituko dute 84,6 km egin ondoren. Ekainaren 11an Lekeition hasi eta bukatu egingo dute 93 km egin ostean.
Azken urteetan bezala, aurten ere Iurreta XXIII. Emakumeen birak Urduñan izango du azken etapa. Txapelketa ekainaren 10ean Iurretatik abiatuko da eta ekainaren 13an izango du azken helmuga Urduñan, tartean bost etapa izango ditu lau egunetan zehar: Ekainaren 10ean Iurretan hasiko dira txirrindulariak eta Iurretan bertan amaituko dute 84,6 km egin ondoren. Ekainaren 11an Lekeition hasi eta bukatu egingo dute 93 km egin ostean. Ekainaren 12an etapak bi sektore izango ditu, goizean Elorriotik Elgetarako 5,9 km dituen kronoigoera izango dute eta arratsaldean Iurreta eta Zuiaren arteko 81,5 km dituen etapa lehiatuko dute. Azkenik ekainaren 13an tropela Urduñatik atera eta 126 km egin eta gero, La Antigua etorbidean izango dute azkenengo helmuga.
Txapelketa honek emakumezkoen txirrindularitzan europa mailan garrantzi handia du, parte hartzen duten emakumeen artean, Emma Johansson suediarra, Judith Arndt alemaniarra, Nicole Cooke britaniarra, Noemi Cantele, Tatiana Guderzo eta Monia Baccaille italiarrak, Rochelle Gilmore austrialiarra eta Claudia Haüsler alemaniarra izango dira, guzti hauek UCI sailkapenean lehen 20 postuen artean daude. Hauetaz gain, Hanka Kupfernagel, Mirjam Melchers, Edita Pucinskaite eta Anna Sanchís bezalako txirrindulariak ere kontuan hartzekoak izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Erantzunak
Iruzkina "txantxangorritxo txori" bezala sinatu duen pertsonari:
Atari honetan edonolako kritikak eman eta iritziak plazaratzeko aukera librea du edonork, baina irainak eta mehatxuak ezin onar ditzakegu. Zure iruzkina "txantxangorritxo txori" kendu behar izan dugu hortaz. Halere zure iritziak bertan agertzeko gonbitea luzatzen dizugu, beti ere begirunez eta irainik gabe egiten diren artean, ongi etorriak izango dira beti.
"Lekuz kanpoko iruzkinak" bezala sinatu duenari:
Arrazoi duzu, irainak eta mehatxuak ez ditugu gure egitasmoaren atarian ametitzen, baina gutxi dira gure inguruan gure zuzentasunaz jokatzen duten komunikabideak (esku bakarrekok behatzekin kontatzeko modukoak), eta inork gutxik jartzen du kolokan euren seriotasuna (are eta gutxiago instituzioek diru publikoz finantzatzen dituztenean).
Inori eskatzen ez zaion label demokratikorik guri eskatzea zilegia da noski, hau ere begirunez egiten bada.
Eskerrikasko zure iritzia leiho libre honetara ekartzeagatik, aurrerantzean ere horrela izango delakoan gaude.
"Hau ahal da alkateak iraintzeko lekurik aproposena?"
zein da ba, udaletxea?? argi erakutsi du urduñako alkatea zeinen demokratikoa den udaletxean..
Hau ahal da alkateak iraintzeko lekurik aproposena? sikoña aldizkarian egingo dugu?? edota amurrion hauxe da aldizkarian??
hemen edozeinek jaso dezake kritika, guztiei gustatu edo ez....
eta bai, urduñako alkatea poltronero bat da, iraina da hori?? eta bai, amurrioko alkateak BAIETZ esan zion bandera espainolari, Pp eta Psoe rekin batera, nahiz eta Ea bere burua abertzale moduan aurkeztu. Nire ustez hipokrita hutsak, hau ere iraina?
Hausnarketa egin dezazun gomendatzen dizut.
Label demokratikoa udaletxe askori eskatu beharko litzaiokeena... horren buru denak aldekoak eta kontrakoak entzun beharko ditu beti! ez dut ezer gorde beharrik, ez identitatea eta ez nortasuna. eta begirunea denoi zor zaigu, ez "herriko jaunei" bakarrik.eta zuek, zer deritzozue? txantxangorriak aske dirau!
Honelako albiste batean, nire ustez, mota honetako komentarioak guztiz lekuz kanpo daude, ez dutelako batere zerikusirik gaiarekin. Jakina alkatea kritikatu ahal dela, baina mesedez, ganora apur bat ere ez legoke soberan.
Hau ahal da alkateak iraintzeko lekurik aproposena?
Mota honetako iruzkinak lekua ote dute seriotasunezko komunikabide batean? Hausnarketa egin dezazuen gomendatzen dizuet.
Oso erraza da norberaren identitatea ezkutatuz iraindu eta kritikatzea.