Demokrazia eskatzeko elkarretaratzea

Urduña Hiriko Udalbatzak eta Larruazabal Herri Batzako auzo-alkateek Antzinako Andra Maria gurtzeko egindako prozesioa aprobetxatuz, hiriko Ezker Abertzaleak Foru plazan elkarretaratzea egin du udaletik kanpo geratu zenetik jada zazpi urte igaro direla salatzeko.

Urduña Hiriko Udalbatzak eta Larruazabal Herri Batzako auzo-alkateek Antzinako Andra Maria gurtzeko egindako prozesioa aprobetxatuz, hiriko Ezker Abertzaleak Foru plazan elkarretaratzea egin du udaletik kanpo geratu zenetik jada zazpi urte igaro direla salatzeko.

Udalbatzako kideak udaletxera sartzerakoan manifestariek demokraziaren aldeko oihuak bota dituzte. Beren hitzetan, gaur udal-agintariek beren karguak erakusten dituztela, aukera ona da udaletxean dagoen demokrazia falta agerian jartzeko. Izan ere, azkeneko bi legegintzaldietan ez da Ezker Abertzalearen eta herriaren borondatea errespetatu.

Kontzentrazioa izan den bitartean, Ertzaintzaren presentzia nabaria izan da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide