Gora otxomaio!

Erabiltzailearen aurpegia

Urtebeteko itxaronaldi luzearen ostean, atzo iluntzeko bederatzietan eman zitzaien hasiera Otxomaioei. Eta urtero bezala, euripean.

Aurtengo txupinazoa saskibaloiko Bedarbide taldeko kide gazteek bota dute udaletxeko balkoitik, Bihotza txistulariaren erraldoia aldean zutela eta Foru Plazan ehunka hiritar jaien hasiera ospatzeko irrikaz zeudelarik.

Suziria bota eta 'GORA OTXOMAIO!', 'GORA URDUÑA!' eta 'GORA EUSKAL HERRIA!' ohiukatzearekin batera urduñarrek festari ekin zioten.

Txarangaren musikak hiriko alde zaharreko bazter guztiak bete zituen eta urduñarrek, eguraldi kaxkarrari aurre egiteko, txapela eta abarkak jantzi eta dantzari ekin zioten kaleetan zehar.

Udal frontoian ere ehunka lagun bildu ziren Leizaren eta Beroizen arteko pilota partiduaz gozatzeko.

Gaur ere hainbat ekintza egongo dira. Izan ere, Santa Zezilia bandak hiritarrak goizeko bederatzi t'erdietan iratzarriko ditu jaietako egun nagusia den hau goizean goizetik ospatu dezaten.

Beraz aiaraldearrok, asteburu hontan gerturatu zaitezte Urduñara!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide