Leizak eta Beroizek ostiraleko partidurako pilotak aukeratu dituzte

Ostiralean norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute Iñigo Leiza Asegarceko aurrelari lemoarrak eta Mikel Beroiz Aspeko atzelari uhartearrak Urduñako Jai-Alai udal pilotalekuan.

2010. urteko Promozio Txapelketaren barruan, A taldean finalaurrekoetarako geratzen den plaza izango dute jokoan partidu horretan,  irabazlea Retegi Bi-rekin batera sailkatuko baita finalaurrekoak jokatzeko.

Gaur material aukeraketa izan dute Urduñan; Garcia Ariño eta Martin Alustiza ibili dira enpresa bakoitzeko intendete lanak egiten. Ondoren Leizak eta Beroizek bina pilota aukeratu dituzte, eta azkenik entrenamendu saio arina egin dute.

Partidarako sarrerak dagoeneko salgai dira X tabernan eta Jubilatuen Gizarte Etxean 20 eta 15 euroren truke; Promozio Txapelketako lehia horren aurretik lagunarteko binakako partida lehiatua jokatuko dute Berasaluze VIII-Begino eta Saralegi-Apraiz bikoteek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide