Urduñako Udalak hirigintza-lizentzia eman dio Gasteizko Elizbarrutiari Familia Santuko elizaren obrekin hasteko

Erabiltzailearen aurpegia

Urduñako Udalak jakinarazi duenez, Tokiko Gobernu Batzarrak iragan otsailaren 17an Gasteizko Elizbarrutiko gotzaintzari Familia Santuko elizaren obrak aurrera eramateko hirigintza-lizentzia ematea erabaki zuen.

Lizentzia horretan, hiriko Udalak birgaitze lanak 5 urteko epean egitea eskatzen dio elizaren jabetza duen Gasteizko Elizbarrutiari.

Izan ere, XVII. mendeko eraikinaren aurrealdearen narriadura nabarmena da. Azken urteetan harri asko askatu egin dira, eta gaur egun armarriak ia-ia guztiz erori dira.

Hiritarrak txintxor horiek sortzen zuten arriskuaz babesteko, Udalak 2006. urtean elizako aurrealdearen inguruak hesiz itxi zituen. Orduan ere Urduñako Udalak konpontze lanak ahalik eta lasterren hasteko eskatu zion Elizbarrutiari, baina harrezkeroztik hesiek bertan jarraitzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide