aiaraldea.eus

GALek sinatutako heriotza mehatxuak salatu dituzte Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru  Urduña

Otsailaren 6an Urduñako kultura-etxean egindako prentsaurrekoan herriko bizilagun batek GALek izenpetutako heriotza mehatxuak jaso dituela salatu dute Urduñako eragile desberdinek. Urtarrilean zehar eskutitzak eta telefono deiak jaso ditu herritar honek eta bere “atzera kontua hasia dela” eta “Jon Anzarekin bilduko dela” esanez. Deialdia luzatu zuten otsailaren 13an 13:30etan Urduñako foru plazan kontzentrazio ixil bat egiteko.

PRENTSAURREKOAn irakurritako adierazpena: 

Otsailaren 6an Urduñako kultura-etxean egindako prentsaurrekoan herriko bizilagun batek GALek izenpetutako heriotza mehatxuak jaso dituela salatu dute Urduñako eragile desberdinek. Urtarrilean zehar eskutitzak eta telefono deiak jaso ditu herritar honek eta bere “atzera kontua hasia dela” eta “Jon Anzarekin bilduko dela” esanez. Deialdia luzatu zuten otsailaren 13an 13:30etan Urduñako foru plazan kontzentrazio ixil bat egiteko.

PRENTSAURREKOAn irakurritako adierazpena: 

Gaur, hemen biltzen gara hainbat talde kultural, kirol talde, gizarte eragile, alderdi politiko eta sindikatu ezberdinetako ordezkariak. Izan ere, Urduñako biztanle batek, berari zuzenduriko erahilketa mexatxu larriak jasan behar izan ditu urtarril honetan, eta gertaera hauen aurrean elkartasuna adierazi nahi diogu berari zein bere familiari ere. Pasa den urtarrilaren 4ean zigiluz markatu gabeko eskutitz bat jaso zuen bere etxeko postakutxan. Bertan honako hau irakurtzen zen: “LAS RATAS COMO TU NO TIENEN SITIO EN NUESTRA SOCIEDAD. POR ESO TE CONDENAMOS Y VAMOS A EJECUTARTE, TU CUENTA ATRÁS HA COMENZADO" GALek sinatzen du eskutitza. Urtarrilaren 20an bigarren eskutitz bat jaso zuen, bi egun lehenago Madrilen zigiluz markaturikoa. Eskutitz honetan “ERES UNA RATA DESTACADA DE SEGI Y DENTRO DE MUY POCO LE VAS A HACER COMPAÑÍA A TU AMIGO JON ANZA” GALek sinatua berriro ere. Urtarrilaren 23an telefono dei bat jaso zuen lagun batzuekin Arnedon (Errioxa) erosketetan ari zela. Deia Arabar Errioxako telefono zenbakitik egin zen. Telefonoren beste aldetik "NO PIENSES QUE SE NOS HA OLVIDADO, ARRIBA ESPAÑA” esan zion ahots ezezagun batek. Gertakari larri hauen aurrean herritar honi elkartasuna erakutsi eta laguntzea beharrezkoa delakoan gaude, eta bidebatez, herriak intimidazio kanpaina hau guztiz gaitzesten duela ziur gaude. Mehatxaturiko biztanleak Ertzaintzaren aurrean salaketak jarri ditu azalduriko gertaera guzti hauek direla eta. Gauzak horrela, mehatxuak ikertu eta argitzeko ahal den guztia egitea eskatzen dugu. Bestalde, Urduñako hiritargoari deia luzatzen diogu datorren larunbatean, otsailak 13, 13:30ean Foru plazan egingo den kontzentrazio ixilean parte har dezan.

Eta azkenik hilabete honetan bertan udaletxeak ez-ohiko pleno bat egin dezan lanean ari garela iragarri nahi dugu. Idazkiari atxikitutako taldeak:

Kultura, kirol eta giza taldeak

  • Banda de Txistus Getxa Goi
  • Caza y Pesca
  • Colonias Parroquiales
  • Sociedad Pelotazale
  • Fita Fik Musika Eskola
  • Gazte Independentistak
  • Kukumarro K.E
  • Mugalde K.E.
  • Bihotza Konpartsa
  • Urduñako Gazte Asanblada
  • AMPA
  • Herri Ikastetxea
  • Txarlazo Mendi Taldea
  • Taller de arte Transito 54
  • Bedarbide Elkartea
  • Asociación de Ganaderos y Ganaderas.
  • Adi Emakumeak
  • Mendi Garbi Taldea
  • Erauntsi Dantza Taldea
  • Hankapalu
  • Olaran Elkartea
  • Jabi de la Torre (miembro de C.D. Orduña)
  • Txema Zurimendi (miembro de Goi Nerbioko Arrantza Taldea)
  • J.L. Biguri (miembro de la Sociedad Coral Orduña)

Talde politikoak

  • Eusko Alkartasuna
  • Unión de Republicanos de Euskadi (URE)
  • Aralar
  • Ezker Abertzalea
  • Alternatiba

Sindikatuak

  • LAB
  • EHNE Bizkaia
  • ELA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa