aiaraldea.eus

Jai-Alai Pilotazale Elkartea berriro martxan, gazteen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru   Kirola  Urduña

Urduñako Jai-Alai Pilotazale Elkarteak entrenamenduak hasi ditu hiriko neska-mutilei eskupilotan aritzeko aukera emanaz.

Urduñako Jai-Alai Pilotazale Elkarteak entrenamenduak hasi ditu hiriko neska-mutilei eskupilotan aritzeko aukera emanaz.

Iaz entrenamenduak eten ziren arazo ugari pairatu eta gero; alde batetik frontoian burutu ziren obrek azkenengo bi urteetan udal pilotalekuaren erabilpena mugatu zuten. Azken urteetan Pilota Eskolako haurrek entrenamenduak Josefinos ikastetxean eta Laudion burutu behar izan zituzten Pilota Eskolako lana erabat baldintzatuz. Beste alde batetik, Pilotazale Elkarteko arduradunek hogei urtetik gora zeramatzaten lanean eta azken urteotan bizi izandako zailtasunek amore emanarazi zituen, Jai-Alai Pilotazale Elkartea desagertzeko kinkan geratu zelarik.

Aurten ordea, jende gazteak hartu du lekukoa eta elkartearen lanari jarraipena emateko apustua egin dute. Urtarrilean hasi dira berriz ere hiriko neska-mutilentzako entrenamenduak antolatzen, berrikuntza gisa, aurten entrenamenduak euskaraz direlarik. Urduñako Pilota Eskola sei urtetik gorako haurrentzat zabalik dago eta udal frontoian Astelehen eta Asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara dute entrenatzeko aukera, izen ematea dohainik da.

Etorkizunean hiriko haurrek Arratia-Nerbioi eskualdean euren hiria ordezkatzen jarraitu ahal izango dute, aurtengo denboraldia hasia badago ere, datorren irailetik aurrera bertan arituko dira lehian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa