aiaraldea.eus

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Kultura  Urduña
Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Aste honetan zehar Euskararen Astea egiten ari da Urduñan; euskararekin harremana duten hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, zinema, dantzaldia....

Iragan asteazkenean, apirilak 21 haurrentzako zinema-saioa egon zen kultur etxean eta ondoren 19:00etan  "Zikoinari buruzko hainbat kontu" hitzaldia egin zen; bertan zikoinari buruzko hainbat bitxikeria azaldu zituen Ander Ros hizlariak.

Ostegunean, apirilak 22, "Euskara gure hirian: Pozaren lekukotasunetik gaur egunera" hitzaldia izan zen kultur etxean, Koldo Ulibarriren eskutik.

Larunbaterko, hainbat ekintza antolatu dira: 12:00etatik aurrera umeentzako herri-kirolak eta baserriko jolasak Foru Plazan, eta 13:00etan triki poteoa eta euskal abestiak.

Igandean, apirilak 25, egun osoan zehar jarduera mordoa egongo da: 13:00etan euskal ezkontza ospatuko da Foru Plazan eta ondoren Zanpantzarrak ibiliko dira hiriko kaleak animatzen; horrekin batera Sagardotegi Ibiltaria izango da. 15:00etan, herri-bazkaria egingo da Urduñako txoko batean. Azkenik, 17:30tatik aurrera, dantzaldia izango da Erdizka Lauetan taldearen eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa