Transgenikoak detektatzeko tailerra burutu da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 14an Urduñako Lanbide Heziketa Eskolan transgenikoak detektatzeko tailerra ospatu zen. Ekintza hau espainiar estatuko elkarte ekologistek, kontsumitzaile elkarteek eta nekazal sindikatuek deitutako transgenikoen aurkako astean kokatzen da. Era berean apirilaren 16an Amurrioko antzokian gaiari lotutako "La vida según Monsanto" filma emango dute.

Urduñan eginiko tailerran gure ohiko bizitzan kontsumitzen ditugun produktuen osagaiak eta jatorriak aztertu ziren. Horretaz aparte ingurugiroan, osasunean eta nekazaritzan transgenikoen eraginak azaldu ziren.

Aipatu beharra dago espainiar estatuak Europar Batasunean hazten den arto transgenikoaren %80 ekoizten duela, eta Nafarroa dugula gehien ekoizten duen laugarren erkidegoa.

Hizlariek deialdia egin zuten apirilaren 17an Madrilen transgenikoen kontra deitutako manifestaziora joateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide