aiaraldea.eus

Urduñako Jubilatuen Gizarte Etxe berria zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña
Urduñako Jubilatuen Gizarte Etxe berria zabalik da

Pasa den otsailaren 18an merkatu zaharra zegoen eraikin berrian Jubilatuen Gizarte Etxe berria inauguratu zen. Lokalak 480m2ko zabalera du eta obrak 731.600 euroko aurrekontua izan du, dirua estatuko udal inbertsiorako fondotik (planE bezala ezaguna) jaso da. Adinekoen Etxeak ekipamendu modernoaz horniturik dago, espazio nagusi bi ditu, taberna eta erabilera anitzeko gelak alegia. Eraikitako azpiegiturek espazioak beharrei moldatzeko malgutasuna dute.

2.003. urteko martxoan, Alondegia erre zenean Jubilatuen Gizate Etxeak itxi behar izan zuen. Ordutik Burdin kalean egon izan dira bizilagun batek utzitako lokal batean, Alondegiaren konponketarekin adinekoek bertara itzuli behar zuten, baina azkenean merkatu zaharreko eraikinean birkokatu dituzte. Izan ere, Bizkailur elkarteak eraikineko behekaldeak utzi dizkio udalari Jubilatuentzako lokal berria bertan kokatu ahal izateko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa