aiaraldea.eus

Palestinaren aldeko elkarretaratzea burutu dute Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Martxoaren 30ean munduko ehunka elkartek Israeli boikota kanpainari lotuta hainbat mobilizazio ospatu zituzten munduan zehar. Ekimen hauek palestinarrek  pairatzen ari diren apartheid egoera salatzea eta Israelgo produktu zein elkarteei boikota egitera bultzatzea helburu dute.

Urduñan kontzentrazioa egin zen Foru Plazan arratsaldeko 19:00etan eta 26 pertsonek parte hartu zuten "Palestina askatu! Israeli boikot" lelopean palestinako herritarrekiko elkartasuna adieraziz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa