Olaia Gurrutxagak 2. postua lortu du Espainiako Txapelketan berriro

Erredakzioa 2017ko ots. 2a, 08:32
Hiru aldiz jarraian lortu du Olaia Gurrutxaga Zabala urduñarrak podiumera igotzea.

Hiru aldiz erdietsi du jarraian Espainiako txapeldunordea izatea.

Iaz bezala, Olaia Gurrutxaga Zabala urduñarrak 2. postua eskuratu du Espainiako Landa Zeharreko Txapelketan. 2000 metroko junior kategorian lehiatu zen asteburuan Zornotzako Jauregibarriko zelaietan eta horrekin 3 aldiz jarraian lortu du podiumera igotzea.

Javi Conde atletismo egokituko kirol klubak antolatu du aurten proba, Olaiaren taldeak, hain zuzen. 26 klubek parte hartu dute eta 2 kirolari independentek. Guztira, 191 kirolari aritu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide