Hilerriko indusketekin jarraitzeko asmoa adierazi du udalak

Erredakzioa 2017ko eka. 30a, 15:01
2014an egin zuten indusketen lehen fasea, Paco Etxeberria forentsearen gidaritzapean. / aiaraldea.eus

“Behin behineko” neurri bat ezarriko dute hilerriaren funtzionamenduari begira, ikerketa arkeologikoak errazteko.

“Oroimen historikoaren berreskurapenaren alde” lanean jarraituko duela adierazi du Urduñako Udalak. Horri begirako neurri bat onartu da aho batez udalbatzan: “hilerriko 204 horma-hobiren ehorzte-eskubideen kontzesioak iraungitzea”, modu horretan indusketekin jarraitu ahal izateko etorkizunean.

Honako hobi hauei eragingo die adostutako neurriak: A faseko eskuineko 1 zenbakitik 108ra eta 310tik 405ra bitartekoiei. Neurri hori indarrean dagoen bitartean jabeek ezingo dute hilkutxa berririk sartu euren hobietan, horrek  oztopatu egingo lituzkeelako ikerketa arkeologikoak. Mantendu egingo da, baina, errauts kutxak hobietan gordetzeko aukera.

Hobi horien jabeek, baina, aukera izango dute hilerria erabiltzen jarraitzeko. Hilkutxak uzteko behin behineko nitxo bat utziko zaie, eta indusketak bukatzen direnean udala arduratuko da hilkutxak dagokien tokira mugitzeaz, eta bere gain hartuko ditu horrek guzti horrek sortu ditzakeen gastu guztiak.  

Udaletik azpimarratu dute neurria behin behinekoa  dela, senideak jakinaren gainean jarriko dituztela eta helegiteak zabaltzeko epea irekiko dutela.

“Babes handia”
Herritarren partetik babes handia jaso du ekimenak, udaletik azpimarratu dutenez. Astelehenean Alondegian eginiko saio informatiboa jarri dute horren froga gisa. “Aretoa txiki geratu zen eta Urduñako herritargoa neurriaren alde agertu zen eta positiboki baloratu zuen oroimen historikoaren alde egitea”.

Aranzadi Zientzia elkarteak ekin zion hilerrian Guda Zibilari lotutako indusketak egiteari, duela hiru urte. Hainbat gorpuren arrastoak topatu zituzten bertan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide