Gaztetxe Eguna egingo dute, asanbladaren XX. urteurrenari hasiera emateko

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urt. 11a, 07:43
Koadrilak izango dira egunaren protagonistak. / Aiaraldea.eus

Urduñako Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu. Gaztetxe Eguna izango da urtemugako lehen ekimena.

Urduñako Gazte Asanbladak bi hamarkada eman ditu, oraingoz, auzolanean. Oharrean adierazi dutenez, "20 urtez argira izar gazteen distira" izango da urteurrena ospatzeko baliatuko duten leloa.

Aurreneko ekintza ere iragarri dute: Gaztetxe Eguna. "Ohar honen bitartez, urtarrilaren 20an antolatuko dugun festan aktiboki parte hartzeko gonbita egiten dizuegu", adierazi dute.

Aldaketarekin dator, ordea, aurtengoa: "Aurreko urteetan koadrilen arteko egun bat prestatzea proposatu izan da, baina Gazte Asanbladak 20 urte beteko dituenez, Gaztetxe Eguna koadrilen artean antolatzea erabaki dugu".

Egun osoko egitaraua
Ohi bezala, egun osoko egitaraua dute buruan. Bazkalostean koadrilen arteko jolasak izango dira nagusi; oka jokoa zehazki. Horretarako 5 laguneko taldeak osatuko dituzte. "Helburua Okaren amaierara iristea izango da, hainbat froga gaindituz. Koadrila bakoitzak 3 jolas pentsatzea proposatu dugu, jende gehiagok parte hartu dezan", erantsi dute. Ekarpenak erakargarriak izateko irudimenarekin jolasteko deia zabaldu dute.

Koadrilen arteko bazkaria ere prestatuko dute. Atzotik dago apuntatzeko aukera Lupardika eta Mugalde tabernetan. Jarduera gertutik ezagutu nahi dutenei igandean, urtarrilaren 14ean 17:00etan gaztetxean egingo duten bilerara joateko parada mahaigaineratu diete.

2012an zabaldu zuten egungo gaztetxea, hainbat obra egin ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide