aiaraldea.eus

Pausoz pauso

Erabiltzailearen aurpegia Maider López Echabe   Kirola  Urduña

CD Orduñak taldeak ez du denboraldi hasiera ona izan. Jokatu dituen hiru partidutik, bederatzi puntu guztira, puntu bakar bat eskuratu du Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra. Hala ere, Tyerrik zuzendutako taldea bere jokoa hobetzen eta puntu gehiago lortzeko joera hartzen saiatuko da.

Duela bi aste CD Orduñako neskek denboraldi berriari hasiera eman zioten Ugao taldearen aurka. Ez zen ametsetako partidua izan, ezta denboraldiari hasiera emateko modu egokia. Tyerrik zuzendutako taldeak zazpi eta huts galdu zuen txapelketako lehiakide gogor batekin, Ugao taldea. Bigarren partidua ez zen azkoz hobeto joan. Pasaden asteburuan CD Orduñak taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu zuen bere zelaian, Arbieton. Hala ere, hori ez zitzaien zorte gehiegirik ekarri eta bat eta lau galdu zuen Arripuren kontra. Taldeko golegilea Olaitzek izan zen falta jaurtiketa bikaina bota ondoren.

Denboraldiko lehenengo puntua ez zen asko luzatuko, pasaden larunbatean Arbietoko neskek Ibaiondo Nerbioi taldearekin neurtu ziren. Tyerrik zuzendutako taldeak partidua irabazten hasi zen Paula Zarateren golarekin.  Nahiz eta hiru puntuak lortzen saiatu, bigarren zatian Bilboko taldeak partidua berdintzea lortu zuen. Denboraldi hasiera bikaina ez izan arren, CD Orduñak taldeak pausoz pauso doa bere jokoa praktikan jartzen. 

Orduñako nesken taldearen hurrengo froga hurrengo igandean izango da Txurditarra taldearen aurka. Ikusiko dugu ea denboraldiko lehen garaipena heltzen den. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa