aiaraldea.eus

Bidea aurkitu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Maider López Echabe   Kirola  Urduña

CD Orduña taldeak garaipenarekin topatu gabe jarraitzen du. Pasa den igandean denboraldiko laugarren partidua jokatu zuen Txurditarra taldearen aurka. Ez zen gorritxoek espero zuten partidua izan. 

Bidea aurkitu gabe
CD Orduñaren artxiboko argazki bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa den igandean, azaroak 4, Tyerrik zuzendutako taldea denboraldiko lehen garaipena lortzeko intentzioz atera zen zelaira baina Arbietoko neskek bidea aurkitu gabe jarraitzen dute. Jokatutako hamabi puntutik, CD Orduñak taldeak puntu bakarra lortu du.

Partidua ez zen ondo hasi gorritxoentzat. Bilboko taldea markagailuan aurrean jarri zen eta lau eta huts emaitzarekin joan ziren atsedenera. Bigarren zatian Paula Zaratek CD Orduñako taldearen gol bakarra sartu zuen. Azkenean, partidua bat eta lau geratu zen Bilboko taldearen alde.

Emaitza ez zen eguneko albiste txar bakarra izan Tyerrik zuzendutako taldearentzat. Olatz jokalariak orkatila lesionatu zuen eta hainbat egun eman beharko ditu zelaia zapaldu gabe.

Hurrengo larunbatean, azaroak 10, Arbietoko neskak Arrankudiagako Urretxindorra Ik. taldearekin neurtuko dira Iberlanda Javier Escalza zelaian. Gorritxoek irabazteko desira berreskuratu behar dute garaipen bolada heldu dadin eta azkenengo postuetatik salto egin dezaten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa