aiaraldea.eus

Erritmoa hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Maider López   Kirola

CD Orduña taldeak erritmoa hartu du denboraldi hasiera ona ez izan arren. Gorritxoek denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuten Leioako Emakumeak “B” taldearen aurka.

Pasaden igandean CD Orduñako neskek Leioako Emakumeak “B” taldearekin neurtu ziren Sarriena zelaian. Partidua aldapan gora jarri zitzaion Tyerrik zuzendutako taldeari etxeko taldea markagailuan aurretik jarri zenean. Baina bigarren zatian gauzak aldatuko ziren. Gorritxoek lekua aurkitu zuten eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Arbietoko neskek markagailuan 1-3 jartzea lortu zuten Paula Zarate, Olaitz eta Esti Dueñasen golei esker. Garaipen horrekin CD Orduñako neskek seigarren postuan kokatzea lortu dute hamar punturekin.

Hurrengo larunbatean gorritxoek sailkapeneko zortzigarren postuan dagoen taldearekin izango dute norgehiagoka: Arratia taldeaarekin. Arbieto zelaian neurtuko dira garaipen boladari jarraipena emateko asmoarekin.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa