Gora zuek! Gora gure hiriko eta auzoetako jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia

Uda heldu da eta gure odola borborrean jartzen da. Egutegiari begira jartzen gara herriz herri dauden jaiak apuntatzeko, ez dugu bat ere ahaztu nahi. Ondo antolatu beharko dugu agenda herri guztietara joan nahi badugu! Ekainean hasi eta irailera arte topera egoten gara, ez dugu ondo pasatzeko aukera galdu nahi. Goizean hasi eta gauera arte kalean, asko gustatzen zaidan talde hori ikusi eta eguna egin arte dantzatzen egongo naiz. Bai, horrela izan da beti, uda jaiekin lotzen dugu. Eta horrela gertatzen da gure Urduñan. Auzoko eta Larruazabalgo herrietako jaien zain egoten gara. Terreroko jaiekin hasten gara eta Belandiakoekin bukatzen dugu. Noski Urdufolk irailaren hasieran dugula! Hala ere, garrantzitsuena ez da jaiak noiz diren gogoratzea, jaiak auzolanari esker antolatzen direla kontuan hartzea baizik. Eskerrak oraindik ere auzoetan eta herrietan jende animatua dagoen urte askotan zehar antolatu izan diren jaiak ez galtzeko! Horretan ere ardura handia dugu Udal mandatariok, modu batean edo bestean jai horiek mantentzea izan behar da gure helburua, eta hor egongo gara ahal dugun eta laguntza gehien emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide