Urduñan ebatzi da Euskadiko Parapente Txapelketa, proba arrakastatsu bezain gogor batean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 25a, 07:30

Euskadiko Parapente Txapelketa jokatu zen atzo Urduñan, “Oinez eta Hegan” modalitatean. Proba Orozko eta Urduña artean egitea zen antolatzaileen hasierako asmoa, baina azkenean Bizkaiko hirian hasi eta bukatu behar izan zuten ekimena, eguraldia dela eta.

Parte hartzaileak Foru plazatik abiatu ziren korrika, hegaldirako ekipoa bizkarrean zeramatela. Proba arrakastatsua izan zen, baina baita “oso gogorra” ere, Gorobel Parapente Taldeko Marta Sotoren hitzetan. “Eguraldiak gauzak erraztuko zituela zirudien, baina azkenean haizea berandu sartu da eta zerua hodeitsu egon da”. Gauzak hala, parte hartzaile askok ez zuten ibilbidea osatzerik izan, eta amaitu zutenek berriz igo behar izan ziren Gorobelera, berriz hegan egin eta baliza guztiak betetzeko.

 

Hauek izan ziren lehen bost sailkatuak:

  1. Iñigo Gabiria
  2. Enaitz Elizaguirre
  3. Ivan Castro
  4. Antonio Ramos
  5. Dani Tena

Parte hartzaileek “ahalegin oso handia” egin behar izan zutela nabarmendu du Tenak. “Irabazleek soberan merezi dute Euskadiko Txapeldunen titulua”.

 

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide