Lendoñobeitiko VI. mendi ibilaldia

2010/07/18 06:00

Lendoñobeitiko dorretxean Urduña Lendoñobeiti

Gurpide Jolas eta Kultura Elkarteak antolaturik, Lendoñobeitiko mendi martxak seigarren edizioa izango du aurten; Larruazabaleko paraje zoragarriez gozatzeko aukera izango da mendi martxak dituen 20 kilometroetan zehar. Ibilbideak Lendoñobeiti, Etxarro, Luxaburu, Uria, Ollargan gaina, Landetako gaina, Kukullu, Poza, La llana, Ugarte (Belandia), Arbe (Belandia), Babio, Mendeika, Saratxo eta Etxarrotik igaro ostean berriz ere lendoñobeitin izango du helmuga. Izen emateak hiru euro balio izango du eta bertan egin ahal izango da martxa abiatu baino ordu erdi lehenago.

Asteburu honetan Nazioarteko Aire Jaialdia ospatzen da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Urduña

Asteburu honetan Nazioarteko Aire Jaialdia ospatzen da Urduñan

Ezagunak dira Gorobel mendizerrak dituen baliabide ezberdinak eta hauen artean, gizakiak askotan bertaratzen diren ipar mendebaldeko haizeak aprobetxatuz, hegan egiteko baliatzen da. Aurten, jaialdi honen 7. edizioa ospatzen da, eta oraingoan 200 bat pilotu inguru parte hartuko dute, gehiengoak Euskal Herriko kanpotarrak direnak.

Dj Thobben eta Lore Power ikusgai izango da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Dj Thobben eta Lore Power ikusgai izango da Urduñan

Bihar Urduñako Foru Plazan arratsaldeko zapietan Dj Thobben eta Lore Power ikuskizuna izango da. 60 hamarkadeko abestiak dantzatzeko aukera izango dute helduek zein umeek.

Ikuskizunaren helburua jendea Lore Power bihurtzea izango da eta horretarako hainbat animatzaile egongo dira hippi  jantzita musikaren doinuarekin herriko plaza animatzen . Ez galdu aukera eta bihurtu zaitez Lore Power!!!

Sorginak eta akerra San Joan gauean berriro ere Urduñan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Sorginak eta akerra San Joan gauean berriro ere Urduñan izango dira

Urtero bezala badator berriro ere San Joan egunarekin batera Akelarrea. Gau magiko horretan sorginak , eta akerra protagonistak izango ditugu Urduñan.  Hainbeste entsegu egin ostean sorginak badaude prest akelarreari hasiera emateko eta beraz aukera paregabea izango da dantzaldiaz, parrilladaz , musikaz eta giro magikoaz gozatzeko. 

Garondo mendian Erdi Aroan gaztelua ote zegoen ikertzen ari dira arkeologoak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Garondo mendian Erdi Aroan gaztelua ote zegoen ikertzen ari dira arkeologoak

Tologorri mendiaren magalean, Garondoko tontor inguruan Erdi Aroan gaztelu bat egon ote zen edo ez jakiteko ikerketa abiatu du Mikel Neira arkeologoak. Momentuz, Garondo defentsa gune izan zenaren harresi baten zantzuak eta keramika arrastoak baino ez dituzte aurkitu. Haatik, materiala aztertu ondoren, Neirak uste du Garondo ingurua garai hartako Sopeña bidearen parte zela, Aiarako bailara Gaztelarekin lotzen zuen pasabidekoa hain zuzen ere. Gainera, Gerra Zibil eta karlistan borroka eremu eta aiararren kokaleku izan zitekeela pentsatzera darama Neira egin duen azterketaren emaitzak.

"Zutik Euskal Herria" adierazpena azaltzeko hitzaldia

2010/06/24 17:30

Kultur Etxea Urduña

Ezker abertzaleak hitzaldia prestatu du Kultur Etxean "Zutik Euskal Herria" adierazpenaren berri emateko.

San Joan azoka Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez  Urduña

San Joan azoka Urduñan

Aurten ere, Olaran Elkarteak antolatuta, Bizkaian egiten den San Joan feria eta merkaturik zaharrena ikusgai egon da Urduñan.

 

Egun osoan zehar, abeltzaintzako feriaz, zaldi erakusketaz eta sutako ferraketa erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dugu urduñarrok eta umeak pottokoz ibili ahal izan dira. Horrez gain, artisautza feria eta nekazaritzako elikagaiak eta makina erakusketa eskaini dira, besteak beste.

 

Arartekoaren hitzaldia: Ezagutzen al ditugu gure eskubideak urduñarrok?

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Urduña

Arartekoaren hitzaldia: Ezagutzen al ditugu gure eskubideak urduñarrok?

Poza Kulturgintza taldeak antolatuta, Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi-solasaldia eman zuen atzo. Besteren artean, arartekoaren zeregina zertan datzan, herritarron eskubideak administrazioaren aurrean zein diren, Arartekora noiz jo dezakegun etab. azaldu zituen. 

Poxpolo, Mokolo eta konpainia berriro ere martxan, ekainaren 18an Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Poxpolo, Mokolo eta konpainia berriro ere martxan, ekainaren 18an Urduñan

 

Berriz ere martxan jarri dira Poxpolo, Mokolo eta konpainia, oraingo honetan Segi jotzen! ikuskizunarekin. Majiaz, kolorez, lagun berriez eta abesti berriez gozatezeko aukera izango da ekainetatik aurrera Euskal Herriko plaza guztietan.

Fi ta Fiken ikasturte amaierako kontzertua

2010/06/17 17:00

Mariaren Lagundia Ikastetxeko kaperan Urduña

Urtero legez, Fi ta Fik euskal soinutresna eskolak ikasturte amaierako kontzertua emango du, non ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa erakusteko parada izango duten. Aukera ederra beraz txistu, trikitixa, alboka eta abarren doinuez gozatzeko. 

EAJ-PNVk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Aiaraldea  Urduña

EAJ-PNVk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari

1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. Aurten Agirre lehendakaria hil zeneko 50. urteurrena ospatzen da eta, horretarako, EAJ-PNVk omenaldiak antolatu ditu hainbat udalerritan. 

Deabru Beltzak taldea 'Parrandan' egon da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez  Urduña

Deabru Beltzak taldea 'Parrandan' egon da Urduñan

Urduñako kultura programaren barruan eta udalaren laguntzaz, Deabru Beltzak taldearen antzerkia izan genuen ikusgai atzo arratsaldeko 7etan Gernika Plazan, zeinek ‘Parrandan’ izeneko ikuskizun paregabearekin gozarazi gintuen.

 

Kale antzerki hau 1996. urtean sortu zen eta giroa alaitzeko asmoarekin azaltzen dira aktoreak eszenatokian. Ilusioz betetako zenbait antzezlarik osatzen dute Deabru Beltzak konpainia eta beren umorerik hoberena eta antzerkirako balioak eszenatokian elkartzen dituzte ikusleen irribarrea eraginez.

 

Urdintxu mendi taldeak kanpaldia egin du asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Urdintxu mendi taldeak kanpaldia egin du asteburu honetan

Asteburu honetan Urdintxu mendi taldeak eskola publikoko IGE-ren laguntzaz ikasturteari amaiera emateko kanpaldia antolatu egin du. Eguraldia izan dela eta, mendira kanpatzera joan beharrean, eskolan bertan gelditu dira asteburu osoan. Bertan hainbat ekintza antolatu dira, hala nola, mendiko irteera, tailerrak, eskulanak egiteko txokoak, papiroflexia tailerra...besteak beste. Kanpaldiak gosaria, bazkaria, afaria eta lo egiteko aukera  izan du barne. Guraso askok karabanak eraman dituzte lo egiteko, beste batzuk gimnasioan gelditu dira.

XXIII. Emakumeen Birako sailkapena aiaraldeako errepidetan erabaki da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

XXIII. Emakumeen Birako sailkapena aiaraldeako errepidetan erabaki da

Goizeko hamarretan irten da Urduñako Foru plazatik XXIII. Iurreta Emakumeen birako azken etapa; txirrindulariek 126 kilometro egin dituzte, gehienak aiaraldeako inguruetan; tartean Mendeikako gaina igo dute eta Urduñako mendatea jaitsi La Antigua etorbideko helmugara iritsi aurretik.

Akelarrea

2010/06/23 20:00

txoperan Urduña

Gazte Asanbladak urtero bezala akelarrea antolatuko du Txoperan. Akerrak eta sorginek herriti kalejira egingo dute dantza poteoan. Ondoren Txoperan dantzaz eta akelarrez gozatzeko aukera paregabea izango da.

Urduñara sartzeko biribilguneak eraberrituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Urduña

Urduñara sartzeko biribilguneak eraberrituko dituzte

BI 625 errepidetik Urduñara sartzeko gaur egun dauden 3 bidegurutzeak eraldatuko dituztela jakinarazi du Urduñako udalak Zikoina aldizkariaren bitartez.

Udalak ideia lehiaketa bat egingo du udal igerilekuentzako proiektu berriak garatzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Udalak ideia lehiaketa bat egingo du udal igerilekuentzako proiektu berriak garatzeko asmoz

Urduñako udalak ideia lehiaketa bat antolatuko du udal igerilekuen eraberriatzeko proiekturik onuragarriena bilatzeko asmoz. Proiektu irabazleak, berregituratze Plan Berezia, ejekuzio proiektua eta obrak zuzentzea inplikatzen du. Udalak bi milioi eurotik gorako aurrekontua bireratuko du lan hauek burutu ahal izateko. Bigarren eta hirugarren geratzen diren proiektuek ere saria izango dute, 6.000 eta 4.000 euro hurrenez hurren.

Proiektuek beharrezkoa izango dute eraikitako alde bat eta kanpoaldean kirol ekintza desberdinak egiteko pistak izatea.

Lore arte ikastaroa egiten ari dira Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Lore arte ikastaroa egiten ari dira Urduñan

Adi emakume taldeak Ehne sindikatuaren laguntzarekin hilabete honetarako lore arte ikastaroa prestatu du. Atzo ikastaroaren lehenengo saioa izan zen kultur etxean arratsaldeko 18:00etan eta parte-hartzea oso handia izan zen, 17 lagunek parte hartu baitzuten. Lehenengo saio honetan loreak zaintzeko eta lore-sortak edota zentroak egiteko hainbat teknika azaldu zituen hizlariak.

Hurrengo bi saioak ekainaren 16an eta 23an izango dira, hauek ikasitako guztia praktikan ipintzeko aukera paregabea izango dira.

Agirre lehendakariari omenaldia

2010/06/13 11:30

Josefinoen ikastetxean Urduña

Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zela berrogeitamar urte betetzen dira aurten; lehendakari honen izaera gogora ekartzeko omenaldiak ari da antolatzen EAJ-PNV alderdia herri desberdinetan.

Ekainaren 13an Urduñako Josefinoen Ikastetxean omenaldia egingo zaio Agirreri; eguerdiko ordu bat eta edietan meza egingo da eta ondoren lehendakariaren senideek ohorezko aurreskua izango dute. Eguerdiko ordu bi eta erdietan bazkaria izango da Josefinoen ikastexean; hara joan ahal izateko sarrerak Batzokian eskura daitezke 10 euroren truke. Ekitaldian Izaskun Bilbao europarlamentari jeltzaleak hartuko du parte.

Urduñako Eliz Aisialdi Taldea: 40 urte gehiagoren bila

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Urduña

Urduñako Eliz Aisialdi Taldea: 40 urte gehiagoren bila

1970. urtean orduko apaiz Esteban Martinez de San Vicenteri, aisialdi eskaintza murritza zela ikusita, hiriko haurrentzako udalekuak antolatzea bururatu zitzaion. Jada 40 urte igaro dira harrez gero eta oraindik Urduñako aisialdi taldeak bizirik dirau. 

Udan kanpamentua eta udalekuak antolatu ez ezik, urtean zehar ere larunbatero biltzen da taldea haur eta gaztetxoei aisialdi alternatibo eta ezberdina eskaintzeko helburuarekin. Guztira 50 neska-mutil inguruk parte hartzen dute 10 begiralez osaturiko taldeak eurentzako prestatzen dituen ekintza ugarietan. 

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»