Idi, zaldi eta asto probak egin dira goizeko abere feriari bukaera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Idi, zaldi eta asto probak egin dira goizeko abere feriari bukaera emateko

Gaur, maiatzak 1, zezen plaza inguruan ganadu feria eta Euskadiko behi eta zezen txarolesen lehiaketa egin da, urtero bezala. Era berean, eta eguna borobiltzeko, arratsaldeko zazpietatik aurrera Foru Plazan abere probak egin dira.

Idi, zaldi eta asto probak izan dira Urduñako Foru plazan zein baino zein untze gehiago egin. Ikusmin handia izan da, eta apostuek ere arrakasta izan dute bertaratutakoen artean.

 

 

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Amurrio  Urduña  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Asteburu honetan, maiatzak 1 eta 2, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldi bat antolatu dute Urduñako Txolope bolo elkarteak eta Tertangako Eleizalde taldeak.

Esan bezala, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia Urduñan eta Tertangan egin da, eta bertan Araba osoko jokalariek parte hartu dute. Esan beharra dago Arabako txapeldunak Euskadiko Txapelketarako sailkatuko direla.

Bitxikeria gisa aipatu behar da bolatoki horiek Aiarako bolo-jokoaren modalitatean aritzeko direla, nahiz eta kasu honetan Arabako bolo-jokoan aritzeko erabili diren.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/07 10:00

Urduña

12:00 Kultur Etxean, "VILLA ZAPATA: Iraultza baten ispilua" erakusketaren inaugurazioa.

  • Hizlariak: Tomás Villa Córdova (Pantxo Villaren biloba), Isaías Manuel Manrique Zapata (Emiliano Zapataren biloba) eta Luis Antonio Olivares (erakusketa-zaintzailea).

21:00 Foru Plazan, TXUPINAZOA. Ondoren, Txalogorri Txarangak girotutako kalejira Bihotza, Erraldoi eta Buruhandiekin.

22:00 Udal-pilotalekuan, ESKU PILOTA PARTIDUAK. Promozio txapelketaren 3. jardunaldia Leiza-beroiz (finalaurrekoetara pasea jokoan). Binakakoa, BerasaluzeVIII-Begino, Saralegi-Apraiz.

23:00 GATILLAZO taldearen kontzertua.

00:30 Berbena KRESALA taldearen eskutik.

 

Leiza-Beroiz eskupilota partidurako material hautaketa

2010/05/05 12:30

udal pilotalekua Urduña

Partidu lehiatua jokatuko dute Iñigo Leiza asegarce-ko aurrelariak eta Mikel Beroiz aspe-ko atzelariak datorren ostiralean Urduñan. Nor baino nor arituko dira biak Promozio Txapelketako taldean finalaurrekoetarako geratzen den plaza bakarra eskuratzeko.

Partidurako material hautaketa eta entrenamendua izango dute asteazken honetan Urduñako udal pilotalekuan, ikusmin handia dago norgehiagoka honen inguruan finalaurrekoetarako pasea baitago jokoan.

Txirrindularitza-lasterketa, XXXVII. Urduña hiriko saria

2010/05/02 14:00

Urduña

Urduñako Txirrindularitza Elkarteak urtero Otxomaiotan antolatzen duen lasterketa egunez aldatu dute eta, azkenik, maiatzaren 2an korrituko da.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/01 07:00

Urduña

  9:00 Urduñako zezen-plaza ondoan: URDUÑAKO XI. ABEREEN FERIA

  • Euskadiko VII. Txaroles-txapelketa
  • Behi, ardi, ahuntz, ibilerako zaldien erakusketa
  • Nekazaritza-makineria eta bertako produktuen erakusketa eta salmenta
  • Urduñako barraskiloen eta txakolinaren doako dastaketa

19:00 Foru Plazan HERRI KIROLA: Idi-, zaldi- eta asto-probak. 

 

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/16 06:30

Urduña

 

 8:30 Foru Plazan, PIL-PIL ERAKO BAKAILAO TXAPELKETA.

11:00 Udal Bolatokian, LURRALDE MAILAKO BOLA-JOKOAK, XV. OTXOMAIO TXAPELKETA.

11:30 Foru Plazan, PATATA TORTILLA TXAPELKETA.

12:00 Antzinako Amaren Santutegian, SARATXOko bizilagunek Ama Birjinaren ohorez prestatutako meza.

18:00 Zezen-plazan EL DUENDE ECUESTRE ikuskizuna.

20:00 Foru Plazan Lola Morenok eta Migel Angelek BETIDANIKO ABESTIAK (Antena 3ko saioa) emanaldia aurkeztuko dute.

22:00 BIHOTZA ERREKO DA. Jaien amaiera.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/15 06:00

Urduña

8:00 Santa Klara zubian, UMEENTZAKO ARRANTZA TXAPELKETA.

9:00 Rondinan, X. HIPIKA KONTZENTRAZIOAN parte hartuko duten zaldizkoen harrera.

11:00 Udal pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA.

  • Haurrak: BEDARBIDE - LEIOA

11:00 Delikako zelaietan, AEROMODELISMO KONTZENTRAZIOA.

11:00-13:30 Zezen-plazan, X. HIPIKA KONTZENTRAZIOAN parte hartuko duten zaldien erakusketa eta zaldiz eta poneyz doan ibiltzeko aukera.

12:00 Foru Plazan, UMEENTZAKO JOLASAK.

12:00 Santa Maria parrokian, SAN ISIDRO KOFRADIAREN MEZA.

12:00 SANTA ZEZILIA bandaren kalejira.

12.15 Udal pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA.

  • Kadeteak: BEDARBIDE - SOLOKOETXE

12:30 Erraldoien eta buruhandien KALEJIRA.

13:00 Antzinako Amaren Santutegian, LARRUAZABAL herri-batzako bizilagunek SAN ISIDROren omenezko MEZA egingo dute.

15:00 Gernika Plazan, HERRI BAZKARIA.

18:00 Udal Bolatokian, LURRALDE MAILAKO BOLA-JOKOAK, XV. OTXOMAIO TXAPELKETA.

18:30 Gernika Plazan, AURRESKU TXAPELKETA, V. URDUÑA HIRIA.

20:30 Santa Maria parrokian, UDABERRIKO KONTZERTUAK.

23:00 Foru Plazan, THE BOND SCOTT BAND taldearen KONTZERTUA.

1:30 Guztiok dantzara ABIBA DISKOJAIAREKIN.

Otxomaioetako Herri Bazkaria

2010/05/15 12:30

Gernika plazan Urduña

Urteak dira Mugalde kultur elkarteak Otxomaioetan Herri Bazkaria antolatzen duela eta dagoeneko tradizio bihurtu da. Bazkarirako tiketak Mugalden izango dira salgai datorren Maiatzaren 1ean 11euroren truke, aurten 500 pertsonentzako lekua izango da. Menua honakoa izango da: Patatak errioxar erara, Urduñako Bildots ekologikoa, postrea, kafea eta txola, eta nola ez ura, ardoa eta ogia.

Otxomaio jaietarako prestatzen ari da Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Otxomaio jaietarako prestatzen ari da Urduña

Urduñan nabaria da Otxomaio jaiak heltzear daudela. Hiriko alde zaharrean hainbat elkarte txosnak atontzen hasi dira jada: margoketa eta garbiketa lanak, hornitzaileen joan etorria... lan eta lan maiatzaren 7an txupina pizten denerako guztia prest egon dadin.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/14 10:30

Urduña

BETERANOEN EGUNA

12:30 Santa Maria parrokian, Meza.

14:30 Gernika Plazan, bazkaria (Txartelak Kultur Etxean: 5 €).

17:00 CAMPANERAK alaituko du bazkalondoa.

 

KULTURA-TRUKEA URDUÑA-MEXIKO D.F.

18:00 Foru Plazan, Urduña eta Mexiko D.F.-ren arteko ELKARTRUKE KULTURALA.

19:30 Foru Plazan, Mexikoko SUKALDARITZA-ESKOLA Bilboko Xonotli jatetxeko sukaldariak, Paul Salbidegoitiak, emana.

20:00 Foru Plazan, LA DOLOROSA taldearen KONTZERTUA (Mexikoko folka).

22:00 Foru Plazan, IÑAKI PLAZA & JON GARMENDIAren KONTZERTUA (Euskadiko folka).

24:00 Foru Plazan, KONPADRES MUERTOS taldearen KONTZERTUA (Mexikoko rock rancheroa).

01:00 Dj Mex & Dj Euskadi (egungo kulturaren musika).

 

BESTELAKOAK

18:30 Udal Pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA (kadeteak): BEDARBIDE - LOYOLA INDAUTXU

20:00 Udal Pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA (SENIOR, bigarren maila): BALMASEDA - TXURDINAGA

22:00 Foru plazan, LAGUN-TALDEEN AFARIA

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/10 15:00

Urduña

17:00 Udal Pilotalekuan, GIMNASIA ERRITMIKOKO ERAKUSTALDIA.

18:00-20:00 Zaldiko-maldikoak %50 merkeago.

 

 

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/09 09:00

Urduña

UMEEN EGUNA

11:00 Udaletxeko Udalbatza Aretoan, haur eta kimu mailetako Otxomaioko Kartelen Lehiaketaren sari-banaketa.

11:30 2010eko txupinero txikiak TXIKI TXUPIA botako du. Ondoren KALEJIRA erraldoiek, buruhandiek eta Txalogorri Txarangak lagunduta.

11:45-14:30 Txefosen PUZGARRIEN PARKEA eta JOLASAK.

11:30 Arrastariako Herri-Batzetako agintariak erromesaldian joango dira Antzinako Amaren Santutegiraino, Zaindari dutenari garai batean egindako botoa betetzeko.

12:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA. Bukaeran, Arrastariako Entradilak.

12:00 Foru Plazan, haragi, bildots eta txakolin-dastaketa. Bedarbide Abeltzain Elkartearen eskutik.

12:30 Poza Kulturgintzaren erakusketaren inaugurazioa. Javier Valero egileak "Urduñan zehar Morfeo paseatzen" lana azalduko du.

13:00 ADISKIDEAK-KANTARRANAK taldeak edari-poteoa alaituko du.

13:15 Foru plazan, TXISTU-ALARDEA.

14:30 UMEENTZAKO ENTZIERROA Udaletxeko arkupeetatik Gernika Plazaraino.

14:45 Gernika Plazan UMEENTZAKO HERRI BAZKARIA (Txartelak Kultur Etxean: 3 €).

16:00 Herri Ikastetxean PUZGARRIAK eta JOLASAK. 19:00 Foru Plazan, CAMPING RENOVE antzezlana, Trapu Zaharra taldearen eskutik.

20:00 Gernika Plazan, ARETOKO DANTZEN erakustaldia.

21:00 Gernika Plazan, IV. TXAPEL JAURTIKETAKO LEHIAKETA.

21:30 Foru Plazan, PLAY-BACK TXAPELKETA.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/08 07:30

Urduña Urduña

URDUÑAKO ANTZINAKO AMAREN EGUNA

9:30 KALEJIRA Santa Zezilia Bandaren eskutik

10:30 Urduña Hiriko Udalbatza eta Larruazabal Herri Batzako auzo-alkateak, mazolari eta turuta bandarekin batera, Antzinako Amaren Santutegira abiatuko dira.

11:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA NAGUSIA. Irtetean OHOREZKO AURRESKUA dantzatuko da.

12:00 2010eko URREZKO AIZKOLARIA - ETB-KAIKU SARI NAGUSIA.

13:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA.

18:00 ZEZENKETA.

18:30 Otxomaio etorbidean, MOTO-STUNTeko ERAKUSTALDIA.

19:00-22:00 Txalogorri Txaranga hiriko kaleetan zehar.

20:30 Berbena NUEVA ALASKArekin.

21:30 Herri Ikastetxean, GAZTEENTZAKO KONTZERTUAK.

22:00 SU ARTIFIZIALAK Astondoa Pirotekniaren eskutik.

23:00 Foru Plazan, Berbena NUEVA ALASKArekin.

Picassorean obran oinarrituriko mosaikoak ikusgai daude Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Picassorean obran oinarrituriko mosaikoak ikusgai daude Kultur Etxean

Javier De La Torre artistak Picassoren hainbat margotan oinarritutako mosaikoak erakusgai ditu Urduñako Kultur Etxeko areto nagusian. Neurri handiko mosaikoek osatzen dute erakusketa eta Pablo Ruiz Picassok margotutako emakumeen irudiak erreproduzitzen ditu.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako sentzibilizazio kanpaina antolatu du Caritas-ek Gazte Asanbladaren laguntzarekin.

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Urduña

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako sentzibilizazio kanpaina antolatu du Caritas-ek Gazte Asanbladaren laguntzarekin.

Urduñako Caritas taldeak elizara hurbiltzen diren hiritarrak emakumeek jasaten duten indarkeriaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen ditu.

Urduñako Gazte Asanbladak ere parte hartu du ekintza honetan; izan ere parrokia barruan lau horma-irudi margotu dituzte eta egoera salatuz elkartasuna adierazi dute.

"Picassoren emakumeak" erakusketa

2010/04/28 18:00

urduñako kultur etxean Urduña

Javier de la Torre artistak  Picassoren obretan oinarritutako mosaikoak erakusgai ditu Urduñako Kultur Etxeko areto nagusian. Erakusketa apirilaren 28an bukatzen da. Astean zehar 18:00etatik 20:00etara ikusgai izango da, eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Kultura  Urduña

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Aste honetan zehar Euskararen Astea egiten ari da Urduñan; euskararekin harremana duten hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, zinema, dantzaldia....

Iragan asteazkenean, apirilak 21 haurrentzako zinema-saioa egon zen kultur etxean eta ondoren 19:00etan  "Zikoinari buruzko hainbat kontu" hitzaldia egin zen; bertan zikoinari buruzko hainbat bitxikeria azaldu zituen Ander Ros hizlariak.

Ostegunean, apirilak 22, "Euskara gure hirian: Pozaren lekukotasunetik gaur egunera" hitzaldia izan zen kultur etxean, Koldo Ulibarriren eskutik.

Euskararen astea

2010/04/21 15:00

Urduña Urduña

Aste osoan zehar hainbat ekitaldi burutuko dira euskararen astea ospatzeko.

Gaur, arratsaldeko 5etan umeentzako zinema egongo da kultura-etxean, eta 7etan Ander Ros 'Zikoina kontuak' hitzaldia emango du kultura-etxean ere bai.

Urte bukaera Txarlazon

2010/12/31 08:00

Urduñan Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak, ohi bezala, 2010.urtea Txolopeko aterpean agurtuko du. Txarlazora igo ostean, aterpean pintxoak eta txanpaia hartzera gonbitea egiten digu.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»