Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Kultura  Urduña

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Aste honetan zehar Euskararen Astea egiten ari da Urduñan; euskararekin harremana duten hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, zinema, dantzaldia....

Iragan asteazkenean, apirilak 21 haurrentzako zinema-saioa egon zen kultur etxean eta ondoren 19:00etan  "Zikoinari buruzko hainbat kontu" hitzaldia egin zen; bertan zikoinari buruzko hainbat bitxikeria azaldu zituen Ander Ros hizlariak.

Ostegunean, apirilak 22, "Euskara gure hirian: Pozaren lekukotasunetik gaur egunera" hitzaldia izan zen kultur etxean, Koldo Ulibarriren eskutik.

Euskararen astea

2010/04/21 15:00

Urduña Urduña

Aste osoan zehar hainbat ekitaldi burutuko dira euskararen astea ospatzeko.

Gaur, arratsaldeko 5etan umeentzako zinema egongo da kultura-etxean, eta 7etan Ander Ros 'Zikoina kontuak' hitzaldia emango du kultura-etxean ere bai.

Urte bukaera Txarlazon

2010/12/31 08:00

Urduñan Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak, ohi bezala, 2010.urtea Txolopeko aterpean agurtuko du. Txarlazora igo ostean, aterpean pintxoak eta txanpaia hartzera gonbitea egiten digu.

Euskal ezkontza eta jai giroa

2010/04/25 11:00

Urduña Urduña

Urtero bezala, Urduñako udalak euskal ezkontza antolatu du Foru Plazan. Honez gain, sagardotegi ibiltaria eta herri bazkaria egongo dira eta arratsaldeko 17:30etan dantzaldia Erdizka Lauetan taldearekin. Herri bazkariarako tiketak Mugalden, Marrazkin eta Euskara Zerbitzuan daude salgai.

'Euskara gure hirian: pozaren lekukotasunetik gaur egunera'

2010/04/22 17:00

Kultura etxean Urduña

Euskararen astearen barne, Koldo Ulibarri Urduñan euskararen egoeraz mintzatuko da.

Transgenikoak detektatzeko tailerra burutu da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Osasuna  Urduña

Transgenikoak detektatzeko tailerra burutu da Urduñan

Apirilaren 14an Urduñako Lanbide Heziketa Eskolan transgenikoak detektatzeko tailerra ospatu zen. Ekintza hau espainiar estatuko elkarte ekologistek, kontsumitzaile elkarteek eta nekazal sindikatuek deitutako transgenikoen aurkako astean kokatzen da. Era berean apirilaren 16an Amurrioko antzokian gaiari lotutako "La vida según Monsanto" filma emango dute.

Urduñan eginiko tailerran gure ohiko bizitzan kontsumitzen ditugun produktuen osagaiak eta jatorriak aztertu ziren. Horretaz aparte ingurugiroan, osasunean eta nekazaritzan transgenikoen eraginak azaldu ziren.

Haurrentzako herri kirolak eta triki-poteoa

2010/04/24 10:00

Urduña Urduña

Urduñako udalak antolaturik hiriko enparantzan haurrentzako herri eta baserri kirolak egongo dira eguerdiko 12:00etatik aurrera. Nagusientzako trik¡-poteoa egongo da Urduñako kaleetan zehar eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Ipuin kontaketa eta txotxongiloak

2010/04/23 15:00

Urduña Urduña

Liburuaren Eguna ospatzeko,udalak antolaturik, Foru Plazan ipuin kontaketa eta txontxongiloak egongo dira. Euria egitekotan, ekintzak Kultura etxean burutuko liratezke.

Transgenikoen aurkako Madrilgo manifestaziora autobusa

2010/04/17 04:30

Urduña Urduña

Urduñako Abeltzainen Elkarteak, Ruzabalko Batzarrak, Nerbioi Kontsumo Taldeak, Urduñako Zaporeak eta Ekoizpen Zerbitzuak Madrilen egongo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute.

Apuntatzeko Ekoizpen Zerbitzuarekin kontaktuan jarri ekoizpen@urduna.com postan edo 685757658 telefonoan. Epea apirilaren 14an bukatzen da.

'Historias del 8 de marzo' liburuaren aurkezpena

2010/04/23 17:00

Kultura etxean Urduña

Urduñako udalaren eskutik, Maria Salaberrik 'Historias del 8 de marzo' liburua aurkeztuko du.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea burutu dute Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Palestinaren aldeko elkarretaratzea burutu dute Urduñan

Martxoaren 30ean munduko ehunka elkartek Israeli boikota kanpainari lotuta hainbat mobilizazio ospatu zituzten munduan zehar. Ekimen hauek palestinarrek  pairatzen ari diren apartheid egoera salatzea eta Israelgo produktu zein elkarteei boikota egitera bultzatzea helburu dute.

Urduñan kontzentrazioa egin zen Foru Plazan arratsaldeko 19:00etan eta 26 pertsonek parte hartu zuten "Palestina askatu! Israeli boikot" lelopean palestinako herritarrekiko elkartasuna adieraziz.

Emakumeentzako ardo dastaketa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Emakumeentzako ardo dastaketa ikastaroa

Urduñako Adi Emakume taldeak, martxoan ardo dastaketa ikastaroa antolatu du kultur etxean. Kurtsoa bi taldetan banandu egin zen, jende nahiko interesatu baitzen, beraz datak hauexek izan ziren. Lehenengo ikastaroa martxoak 1 eta 15 izan zen, bertan 13 emakumek parte hartu zuten. Bigarrena, martxoak 29an ospatu zen eta bertan beste 14 emakumek parte hartu zuten.

 

Urduñako 12. Gazte Eguna: Lata ematera!

2010/03/20 10:00

urduña hirian Urduña

Pilota txapelketa, graffitiak, txupinazoa, poteoa, bertso bazkaria, mus txapelketa, umeentzako jolasak, kale kontzertuak, txokolatada, kalejira, parrillada eta kontzertuak; DAR, HARRIKADAK eta AMAIUR.

Mugalde kultur elkartearen XXI. urteurrena

2010/03/18 19:00

Urduña Urduña

Mugalde kultur elkarteak 21. urteurrena ospatzen du. Martxoaren 18an Luntx eta argazki proiekzioa burutuko da Mugalde aurrean, eta martxoaren 19an txangoa egongo da Vianara.

Aberri Eguna

2010/04/04 06:00

Urduña

Urduñako hainbat bizilagunek apirilaren 4ean, Aberri Egunean, hiriko balkoietan ikurriña jartzeko deia luzatu dute.

Saioa-ra mendi irteera

2010/04/18 06:00

Urduñako suhiltzaileetatik abiaturik Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Elizondo inguruko Saioa mendira antolatu du irteera.

Urbion-era mendi irteera

2010/06/13 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Soriako Urbion mendira antolatu du irteera.

Mendi irteera antinuklearra

2010/05/23 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak urteroko mendi irteera antinuklearra antolatu du Garoñako zentral nuklearraren inguruko mendietara.

Santiago eguna Txarlazon

2010/07/25 06:00

Gorobel Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak, urtero bezala, Santiago eguna Txarlazo mendian ospatzera gonbidatzen gaitu. Bertan hainbat ekintza burutuko dira: kronoeskalada, meza, trikitixa, dantzak, umeentzako (eta ez direnentzako ere) jolasak, txosna eta ogitartekoak, eta abar.

Anbotora irteera

2010/07/11 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Anbotora antolatu du irteera.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»