Ehunka kirolarik girotu dute Urduñako Herri Krosaren XV. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Urduña

Ehunka herritarrek hartu zuten parte atzo Arando Korrikalari Taldeak antolatutako Urduñako Herri Krosaren XV. edizioan. Hainbat kategoriatan lehiatu ziren kirolariak. 

Urduñako Herri Krosa jendetsua eta anitza izan da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru eta Antonio Muñoz   Kirola  Urduña

Urduñako Herri Krosak igande goiza alaitu du, Foru Plaza jendez beteta. Izan ere, ehunka parte hartzaile egon dira kategoria ezberdinetako lasterketetan. Helduen ostean, aniztasun funtzionala dutenak abiatu dira eta, horien ondoren, umeak.

»» Ikusi argazki guztiak (190)

Mendizale bat eraman dute Gurutzetako ospitalera helikopteroz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Mendizale bat eraman dute Gurutzetako ospitalera helikopteroz

Ertzaintzako helikoptero batek mendizale bat eraman du Gurutzerako ospitalera, 14:10ak aldera. Arabako Foru Aldundiko Suhiltzaileek ere parte hartu dute erreskatean. Antza, gizonezkoa erori egin da Iturrigorri mendian eta kolpea jaso du buruan.

Giro ederrarekin ospatu dituzte Mikel Deunako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Mikel Deuna kaleko jaiak antolatu dituzte bizilagunek gaur. Goizetik hasita, ekintza ugari egon dira.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Kultura Etxeko fatxada itxuraldatuko dute, hiriko Porrilló margolariak diseinatutako margolanarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Urduña

Kultura Etxeko fatxada itxuraldatuko dute, hiriko Porrilló margolariak diseinatutako margolanarekin

Kultura etxeko fatxada modernizatuko dute, Jose Luis Abajo "Porrilló" margolari urduñarrak egindako diseinuarekin. Hilabeteren buruan bukatuko dira lanak.

Urduñatik atera dira gaur erretiratuak goizeko lehen argi izpiekin

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Ekonomia  Urduña

Pentsio duinak aldarrikatzen dituzten erretiratuek Espejoko bidea hartu dute gaur goizean, han bazkalduko baitute Blanki Gastakak gonbidatuta. Eguneko lehen argi izpiekin abiatu dira Foru plazatik, beroketa eta luzaketa ariketak egin ostean. Zenbait herritar batu dira ekimenera; gazte talde bat eta udal gobernu taldeko hainbat kide, besteak beste. Urriaren 15ean helduko dira Madrilera erretiratuak.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Erretiratuen ibilaldiak Aiaraldea zeharkatu du eta Urduñan geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Politika  Urduña

Erretiratuek ibilaldia prestatu dute Espainiar Estatuko hainbat txokotik Madrilera jotzeko. Euren aldarrikapena da pentsioak duinak izatea eta 1.080 euroko gutxiengoa ezartzea. Atzo Laudiora heldu ziren eta gaur, ordea, Urduñako herriguneraino joan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hego haizea dela eta, ezin izan dute parapente erakustaldirik egin

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Urduña

Hego haizea dela eta, ezin izan dute parapente erakustaldirik egin

Haizearen ondorioz bertan behera geratu dira parapente hegaldiak, baina egun osoko egitaraua mantendu dute.

Prest du Arandok Urduña Hiria Herri Krosa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Urduña

Prest du Arandok Urduña Hiria Herri Krosa

Irailaren 29an izango da kirol proba, 11:30ean hasita. Aiaraldea hedabideak dortsal baten zozketa egingo du.

Ostiralean amaitzen da Erauntsi dantza taldera batzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Urduña

Ostiralean amaitzen da Erauntsi dantza taldera batzeko epea

Tradizioa eta dantza modernoa uztartuko dituzte ikastaroetan.

Skatearen Euskal Herriko hiriburua bilakatu da Urduña arratsalde batez

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Urduña

Euskal Herriko “Euskoriders 2019” Skateboard Txapelketaren laugarren fasea burutu zen atzo Urduñako skate pistan. Adin guztietako partaideak aritu ziren pistetako aldapetan gora eta behera irristatzen. Arratsalde eguzkitsua izan zen atzokoa. Gauzak hala, dozenaka bizilagun bertaratu ziren lehiaketa ikustera.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Urduñatik igaro zen PKK-ko gerrillari alemaniarra

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Urduña

Urduñatik igaro zen PKK-ko gerrillari alemaniarra

Kurdistango Langileen Alderdiak jakinarazi du 2018. urtearen azken egunetan gerrillari alemaniar bat hil zela bere alde borrokatzen. Gazte iraultzaile horren ibilbide militanteak Urduñara eraman zuen 2013an, bertan egin zen Gazte Danbadara.

Ate irekien eguna, Gorobel parapente taldearen abiapuntu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Urduña

Ate irekien eguna, Gorobel parapente taldearen abiapuntu

Larunbatean egingo dute ate irekien jardunaldia, Foru plazan. Hurrengo larunbatean, berriz, topaketa antolatu dute Tertangan.

Txakur batek jasandako erasoa salatzeko lekukoen bila daude

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Urduña

Txakur batek jasandako erasoa salatzeko lekukoen bila daude

Irailaren 1ean edo 2an jaso zuen agresioa txakurrak eta jabeek laguntza eskatu dute erasotzailea identifikatzeko, salaketa jarri nahi baitute.

Islareseko topaketan hartu dute parte Urduhegan eskolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Urduña

Kantabriako lurretan aritu ziren asteburuan Urduhegan parapente eskolakoak. Escanpa eskolakoekin batera egin zuten irteera. "Bi plazetatako parapenteetan ibili ginen, kirola sustatu eta mundu guztiari erakusteko", adierazi dute sare sozialetan. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Urduña, Skate Street txapelketaren hiri

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Urduña

Urduña, Skate Street txapelketaren hiri

Euskal Herriko Skateboard txapelketa jokatuko da Urduñan irailaren 14an. Kaleko elementuak edo oztopoak gainditu beharko dituzte partaideek. Zita erabakiorra izango da, bertan itxiko baita Street modalitateko sailkapen orokorra.

Val Lourenen izan dira Urduhegan parapente eskolako kideak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Urduña

Ikasleek hegaldi ezberdinak egin dituzte Val Lourenen. Escanpa eskolakoekin batera aritu dira mendi artean hegan.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

"Klimaren larritasuna" adierazteko mozioa sartu du Bitxobola taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena  Urduña

"Klimaren larritasuna" adierazteko mozioa sartu du Bitxobola taldeak

Urduñako talde ekologikoak klimaren egoeraren larritasunaz jabetzeko mozioa sartu du, erakunde publikoei esku hartzea eskatzeko. 

Koroatze Jaiek ekintza mota anitzak eraman dituzte kaleetara

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Koroatze Jaiak ospatzen ari dira Urduñan asteburuan eta ildo ezberdinak landu dituzte giroa alaitzeko. Umeentzako ekintzak, musika eta dantza emanaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Gaur Marmitako Txapelketa antolatu dute eta Txoko Romer izan da irabazlea.

»» Ikusi argazki guztiak (82)

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»