Mendiko duatloiaren ikuskizuna Arespalditzara helduko da apirilaren 24an

San Prudentzio jaiek kirol osagarri ederra izango dute aurtengoan Arespalditzan, Aiarako Mendi Duatloiaren I. edizioari esker. Iñaki Isasi Taldea, babesle eta kolaboratzaile askoren laguntzarekin, buru-belarri jarri da lanean azken asteotan proba prestatzeko, eta dagoeneko jakitera eman dute zein izango den eguneko egitaraua eta zeintzuk diren ibilbideen xehetasunak.

Bi ibilbide, arinak eta tarte teknikoekin

San Prudentzio jaiek kirol osagarri ederra izango dute aurtengoan Arespalditzan, Aiarako Mendi Duatloiaren I. edizioari esker. Iñaki Isasi Taldea, babesle eta kolaboratzaile askoren laguntzarekin, buru-belarri jarri da lanean azken asteotan proba prestatzeko, eta dagoeneko jakitera eman dute zein izango den eguneko egitaraua eta zeintzuk diren ibilbideen xehetasunak.

Bi ibilbide, arinak eta tarte teknikoekin

Modalitate honetan ohikoa den lez, probak hiru sektore izango ditu: lehenengoa korrika, bigarrena bizikletaz eta azkena ostera ere oinezkoa. Horretarako, bi zirkuitu atondu dituzte antolatzaileek: Oinezko sektorekoak 2,5 km izango ditu eta herrigunearen inguruak zeharkatuko ditu, asfaltoa, larreak eta basoa tartekatuz. Bi itzuli egin beharko dituzte parte-hartzaileek lehenengo sektorean eta bakarra azkenekoan.

Bizikletarako zirkuituak berriz 10 km inguru izango ditu eta bi itzuli eman beharko zaizkio. Agirre auzoraino joango da handik Pagonabarra mendiaren magaletan km batzuk egin eta atzera herrira itzultzeko. Ibilbidek basabideak eta mendiko bideak tartekatzen ditu.

Lasterketa 11:45ean hasiko da era irteera, helmuga eta sektoreen arteko trantsizioak Arespalditzako Herriko plazan egingo dira eta bertan bizikletentzako zerbitzu teknikoa eta hornidura likidoa izango dute parte-hartzaileek. Amaitzean jatekoa ere izango da guztientzat.

Umeentzako lasterketak

Nagusientzako probaren aurretik, txikiek ere aukera izango dute duatloia probatzeko. Hasteko 10:45ean 10 urtetik beherakoen txanda izango da; 450 m egin beharko dituzte oinez eta 650 m bizikletaz plazan bertan hasi eta bukatuta.

Ondoren, 11:15ean, 2003-2005 bitartean jaiotakoak lehiatuko dira; oinezko ibilbide berbera izango dute eta bizikletaz itzuli bat gehiago, 1,3 km egiteko.

Aiaraldeko bigarren mendi-duatloia

Arespalditzakoa gure eskualdeko bigarren mendi-duatloia izango da, udazkenean egiten den Amurriokoarekin batera. Artzininiegan ere mota honetako beste proba bat egiteko asmotan dabiltza uda osterako, modalitate honek bizi duen goraldi eta osasun onaren seinale.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide