Ostiralean amaituko da Aiarako Jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 07:00
Aiarako Jaiak, artxibo irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

Hiru tokitan entregatu ahal izango dira kartelak: Aiarako Udalean, Luiaondoko udal-bulegoan eta Etxaurren Ikastolan.

Ostiralean amaituko da Aiarako Jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Aurkeztutako kartelek zerikusia izan beharko dute Aiarako Jaiekin eta ondorengo lema izan beharko dute idatzita: “Aiarako Jaiak 2017 - Fiestas de Ayala 2017”.

Udalerriko armarria ere agertu beharko da irudian, eta 80 zentimetroko altuera eta 60ko zabaleradun lamina batean aurkeztu beharko da lana. Karteleko lengoaia eta irudiak inklusiboak izan beharko dira, “emakumezko eta gizonezkoak berdin islatuaz”.

200 euroko saria
Hiru tokitan entregatu ahal izango dira kartelak: Aiarako Udalean, Luiaondoko udal-bulegoan eta Etxaurren Ikastolan. Sinatu gabe aurkeztu beharko dira, egilearen datuak dituen  gutun batekin batera. Lehiaketaren irabazleak 200 euroko sari bat jasoko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide