Arespalditza Trail Lasterketa maiatzaren 20an izango da

Erredakzioa 2017ko mar. 10a, 09:14

Kirol probak 15 kilometro izango ditu eta Aiara zeharkatu ostean itzuliko da berriro Arespalditzara.

Kirol proba berria egingo dute eskualdean maiatzaren 20an; Arespalditza Trail Lasterketa, alegia. 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek eta Arespalditzatik abiatuko da gero Kexaara, Menoiora, Etxaurrenera eta Maroñora jotzeko. Gero abiapuntuan bukatuko dute Eskoritas zeharkatu ostean.

Horrez gain, Garobel Mendi Taldearekin elkarlanean prestatu dute mendi ibilaldia. 10 kilometro izango ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide