Sute bat egon da gaur goizean Kexaan. Hamaikak aldera txinparta batzuk atera dira linea trifasiko batetik eta inguruan zeuden zuhaixkek su hartu dute. Suhiltzaileak bertaratu dira eta hamabi t'erdiak aldera lortu dute sua kontrolatzea.
Suaren ondorioz argirik gabe geratu dira Kexaa inguruko hainbat etxe, baina arratsalde parterako berrezarri dute argindarra.