Udalekua antolatu du Aiarako Udalak. Donostiako Ulia aterpetxean egingo da egonaldia ekainaren 26tik 29ra. 2001-2010 urteetan artean (bi urte horiek barne) jaiotako umeei zuzendua egongo da.
Toki kopuru mugatua egongo da, 24 gehien jota. Udaletik jakinarazi dute Aiaran erroldatutako umeek izango dutela lehentasuna eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko direla.
Udaletik adierazi dute udalekua aurrera atera dadin 20 umek eman behar dutela izena gutxienez, eta horietako 12 egon behar dutela gutxienez udalerrian erroldatuta.
Gaur ireki da izena emateko epea, eta maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik. Prezioa 100 eurokoa izango da Aiaran erroldatutako umeentzat eta 120 eurokoa erroldatu gabekoentzat.
Izena emateko dokumentu bat bete eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidali edo Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan entregatu behar da. Hemen azpian deskargatu daiteke dokumentu hori: