Supercanasta saskibaloiari buruzko saioak Aiarako Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa hartuko du bihar goizean eta 13:00etatik 14:00ak arte emitituko dute zuzenean.
Iñaki Garayaldek, Iruri Knörrek, Serio Vegasek eta Nacho Mendazak solasaldia izango dute, ohi bezala, Laboral Kutxa Baskonia taldeari buruz eta saskibaloian oro har gertatu diren berrien inguruan.
Sare sozialetan eskertu dute saioko kideek jasotako gonbidapena.
Este sábado Supercanasta desde Arespalditza/Respaldiza
— Supercanasta RV (@supercanastaRV) 2017(e)ko maiatzak 2
Salón multiusos Ayuntamiento.
De 13 a 14h.Gracias por invitarnos a Aiala !!