Suhiltzaileek gazte bat atera zuten atzo autotik, istripua izan ostean

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 29a, 09:06
Istripua Aiaran gertatu zen. / Arabako Suhiltzaileak

Atzo goizeko 08:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Aiarako Suhiltzaileek argitu dutenez, 19 urteko gidariak arreta galdu zuen une batez eta errepidetik atera zen.

Atzo 08:00etan gutxi gorabehera Aiarako Suhiltzaileek Murga eta Amurrio artean dagoen bidegurutzean gazte bat atera zuten autotik. Gidariak ez zuen zauririk, baina ezin zen ibilgailutik irten.

Larrialdi zerbitzuko kideek azaldu dute gaztea nahastu zela une batez eta horren ondorioz errepidetik atera zela. Autoaren gurpilak gora begira geratu ziren, irudian ikus daitekeenez, baina, zorionez, gidaria onik zegoen.

112ko deia jaso eta gero, suhiltzaileak istripua jazo zen lekura bertaratu ziren eta osasun prebentziorako neurriak hartu eta gero -gidariaren lepoa babestu-, autotik atera zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide