BIDEO ERREPORTAJEA

Izaki mitologikoek hartu zuten Añes Olentzero agurtzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abe. 15a, 20:12

Dozenaka haur elkartu ziren abenduaren 12an Añesen, Olentzerori elkartasun opariak eta eskutitzak emateko. Bidean, ordea, izaki mitologikoz betetako kondaira batean murgildu ziren haurrak. Izan ere, azti gaizto batek Olentzeroren laguntzaileak bahitu zituen.

Aiarako Biltokiak eta Etxaurreneko Guraso Elkarteak hainbat urte daramate ekintza antolatzen. Aiarako haurrek eramandako jostailu birziklatuak biltzen dituzte egun horretan, Olentzero eta Maridomingiri lana errazteko asmoz. Urtez urte Aiarako herri batean antolatzen dute ekintza mitologikoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide