Kexaan hasi da Udaberriko bola txapelketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ots. 20a, 10:15

Atzo izan zen lehenbiziko kanporaketa. Kexaako eta Beotegiko bolatokietan jokatuko da txapelketa hiru asteburutan.

Abian da Udaberriko bola txapelketa. Larunbat eta igandeetan izango dira partidak Aiarako bolatokietan. Zehazki, Kexaan eta Beotegin elkartuko dira zaleak zein jokalariak. Atzo hasi zuten tokiko txapelketa, eta giro ederrean aritu ziren bola jaurtitzen. Bi ordu luzatu zen tiraldia larunbatean, 18:00etatik 20:00etara alegia. Bigarren txanpa gaur izan da, 11:00etatik 13:00ak arte. 

Hemen ikusi daitezke asteburuko sailkapenak:

Dena den, datorren asteburuan izango du segida ekimenak. Otsailaren 26an eta 27an zein martxoaren 5ean eta 6an izango dira hurrengo probak. 

Argazkiak: Ricardo Bilbao

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide