ASASAMen aldeko bazkari solidarioa egingo dute 'Ametsen Hariztian'

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 3a, 19:01
Buru osasun arazoak dituzten pertsonen alde egiten du lan ASASAM elkarteak. / Aiaraldea.eus

Buru Gaixotasunak dituzten pertsonen eta senideen elkartea laguntzeko bazkaria antolatu dute Kexaako Arcos de Quejana jatetxeko harizti margotuan. Martxoaren 27an izango da hitzordua.

ASASAM elkartea ekonomikoki laguntzeko bazkari solidarioa antolatuko dute datorren martxoaren 27an, Kexaako Arcos de Quejana jatetxeko 'Ametsen Hariztian'. Bazkariak 60 euroko prezioa izango du eta lortutako dirua elkartea finantzatzeko baliatuko da.

Izen emateko nahikoa izango da 944034690 edo 946726446 telefonoetara deitu eta erreserba egitearekin. Nahiago duenak mezu elektronikoa bidali dezake ere info@asasam.org helbide elektronikora.

Kexaako hitzordura bertaratzerik izango ez dutenei ere zabalduko diete ASASAM elkartea laguntzeko aukera. Horretarako,  menua erosteko aukera jarri dute, bertaratu ez arren, bai eta diru ekarpenak kontu korrontean egiteko aukera ere. Hau da ekarpenak egiteko kontua: ES25 3035 0045 27 0450018196.

Hariztira bisita

Bazkariaren aurretik 'Ametsen Hariztia' bisitatuko dute. 2021eko ekainean inauguratutako eta Arcos de Quejana jatetxeak sustatutako proiektua da. 25 artistek margotutako 25 haritzek osatzen dute espazioa, eta margotutako zuhaitz bakoitza gobernuz kanpoko erakunde edota fundazio batekin lotu da.

Hain zuzen ere, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Aiaraldeko elkarteari eskaini zion Jose Abel artistak hariztian margotu zuen zuhaitza. Lastargia eta bosgarren elementua da obra horren izena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide