Zazpigarren geratu da Eneko Martinez motor gidaria Europako txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 11a, 20:46
Eneko Martinez Ingalaterrako norgehiagokan. / E.M

Europako Young 125 lehiaketan aritu da Eneko Martinez murgarra berriki, eta zazpigarren sailkatzea lortu du. 

Etenik gabe ari da aurrera egiten Eneko Martinez motor gidari aiararra. Sare sozialetan azaldu duenez, Ingalaterran egon da oraintsu, Europa Young 125 txapelketan lehiatzen, Isla de Man herrian, hain zuzen. "Parte hartu ahal izan dudan orain arteko trial teknikoena izan da", nabarmendu du sare sozialetan.

"Parte hartu ahal izan dudan orain arteko trial teknikoena izan da"

Zirkuituaren zailtasunak azpimarratu ditu: "Atseden gabe, edozein unetan jaitsi behar zenuen hanka harritik harrira. Lurzoruari neurria hartzea kosta zitzaidan, baina heldu nion". Bizitako esperientziatik ikaspen asko ekarri dituela bueltan aipatu du Martinezek, "batik bat non-stoparekin, teknikoki". 

Sailkapenari dagokionez, 7. postuan helmugaratu zen aiaraldearra: "Pozik nago zazpigarren postuarekin, nahiz eta asko falta zaidan oraindik ikasteko". Aurreratu duenez,  Eskozian izango du hurrengo txapelketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide