Txikubin Txakolindegiak urrezko domina irabazi du Jatorri Deitura Txikietako Ardoen Lehiaketan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko eka. 8a, 10:14
Urrezko domina eskuratu du '13 Estrellas de Salazar' Murgako ardo apartsuak. / Txakoli Txikubin

Bigarren urtez jarraian Murgako Txikubin Txakolindegiko '13 Estrellas de Salazar' ardoak urrezko domina irabazi du Burgosen ospatzen den Jatorri Deitura Txikietako Ardoen Lehiaketa Nazionalean.

Murgako Txikubin Txakolindegiak bigarren urtez jarraian jantzi du urrezko domina Jatorri Deitura Txikietako Ardoen lehiaketa Nazionalean. Hain zuzen ere, upategi aiararreko '13 Estrellas de Salazar' ardoa izan da saritua aurten ere.

Ardo apartsua da '13 Estrellas de Salazar', Murgako dorretxeko upategian ekoiztua, Txikubin txakolina egiteko erabiltzen diren mahats berdinekin.

Txikubin Txakolindegia

Upategi txikia da Txikubin Txakolindegia, eta XIII. mendeko Murgako dorretxean du egoitza. Lau hektareako mahastiek osatzen dute upategiaren uzta, eta Arabako Txakolina jatorri deitura txikiaren barruan dauden zazpi upategietako bat da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide