Gazteak laneratzeko eta gizarteratzeko Txertatu programa abiatuko dute Garapen Agentziek

Laudioko Garapen Agentziak, Amurrio Bidean eta Urduñederra tokiko garapen agentziek gazteak laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko bideratuko duen Txertatu programa abiatuko dute datozen bi urteetan. EAEko tokiko garapen agentziak biltzen dituen Garapen Elkartearen bidez egingo dute.

Laudioko kasuan 30 eta 35 plaza artean eskainiko dituzte parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbideko prestakuntzan.

Laudioko Garapen Agentziak, Amurrio Bidean eta Urduñederra tokiko garapen agentziek gazteak laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko bideratuko duen Txertatu programa abiatuko dute datozen bi urteetan. EAEko tokiko garapen agentziak biltzen dituen Garapen Elkartearen bidez egingo dute.

Laudioko kasuan 30 eta 35 plaza artean eskainiko dituzte parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbideko prestakuntzan.

Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektua da.

Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza edo prestakuntza sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzenduko zaie programa.

Lan profila egokitu

Ekimena bi fasetan bideratuko dute; lehenengoan, Egokitu izenekoa, gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da.

Programak gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze prozesua baliatzen du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez, esaterako, skateak tuneatzea, lonjaren alokairuak ordaintzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak eta abar, lan-profila beraikitzea ahalbidetzeko.

Prestakuntza horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatzeko helburuarekin eta enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

Lanerako trebatu

Bigarren fasean berriz, Trebatu izenekoa, parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun-mailara egokitzen diren hiru ekintza mota eskainiko dituzte.

Lehen aukera tailer erdi produktiboak izango dira, oinarrizko gaitasun profesionalak ez dituzten gazteei zuzendutakoak.

Bigarren multzoan prestakuntza prozesuetan sartzeko zailtasunak izanda ikasteko prest dauden gazteek Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak jorratzeko aukera izango dute.

Azkenik Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrek, Lanbide Heziketa 1 amaitu duten edo amaitu gabe utzi duten gazte langabetuak bilduko dituzte. Talde horretara batuko dira ere prestakuntza-maila altuagoa dutenak edo oinarrizko gaitasun profesionalak dituztenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide