Gorobel zeharkatuko lukeen 6 kilometroko hodia eraiki nahi dute

Arabako Foru Aldundiaren proiektua Kobatatik Menerdiga eta Edilloseko urmaelen ondoko aziendeei ura garraiatzean datza. Lur azpitik joango litzatekeen polietilenozko  6.500 metrotako tutu malgua erabili nahi dute horretarako.

Kobatan kokatu bonbak ura igoko luke  9 m3ko hormigoizko ur edukiontzi bietara eta bertatik, grabitatearen eraginez, ura bideratu  mendebalderantz. Alde batetik, Edillos eta Bellaka (400 metrotako adarra) iturrietaraino eta, bestetik, hegoekialderantz, Menerdigaraino.

Arabako Foru Aldundiaren proiektua Kobatatik Menerdiga eta Edilloseko urmaelen ondoko aziendeei ura garraiatzean datza. Lur azpitik joango litzatekeen polietilenozko  6.500 metrotako tutu malgua erabili nahi dute horretarako.

Kobatan kokatu bonbak ura igoko luke  9 m3ko hormigoizko ur edukiontzi bietara eta bertatik, grabitatearen eraginez, ura bideratu  mendebalderantz. Alde batetik, Edillos eta Bellaka (400 metrotako adarra) iturrietaraino eta, bestetik, hegoekialderantz, Menerdigaraino.

Hodiak 63 mm milimetroko diametro izango luke eta berau lurperatzeko   metro bateko sakon eta 80 zentrimetroko zabalera zukeen lubakia ireki beharko lukete 6 km baino gehiagotan.

Arabako Foru Aldundiko Ingurugiro eta Hirigintza Saileko Ur Zerbitzuak erredaktatutako proiektua, Gorobeleko Hegaztien Babes Bereziko Eremua (HBBE) delako  eremu babestuan gauzatuko litzateke, Aiarako udalerrian, hain zuzen.

Proiektua “gizakientzako ur  edangarriaren eskasiagatiko Alerta Gorria” deritzon programaren barruan txertatu dute, aziendak uraz hornitzea xede izan arren.

Obrari ingurumen inpaktu ebaluazioa egin diote eta sortuko lituzkeen balizko kalteak konpontzeko neurriak aurreikusi dituzte. Horrek guztiak 178.000 euroko kostua izango luke.

Aldundiak egitasmo horren gauzatzea  ezinbestekotzat jo du Gorobeleko egungo  abeltzaintza ustiapen ereduarekin aurrera jarraituko bada.

Proiektuari kritikak

Hainbat ahotsek, aldiz, proiektua zalantzan ipini dute, guztiz hauskorra den babestutako eremu batean gauzatuko delako.  Lurzorua kareharrizkoa izanda, non geruza organikoa oso mehea den, tamaina horretako lubakiak neurrigabeko eta atzeraezinezko kalteak eragingo lizkioke karstari eta ondorioz sare hidrogeologiko guztiari. 

Bestalde, lanek Gorobelen ugariak diren aztarnategi arkeologikoak arriskuan ipiniko lituzke. Azkenik, proiektuak, ukaezinezko  ingurumen eragin esanguratsuarekin, abeltzaintza ustiapen eredu ez-jasangarri baten alde egiten duelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide