Aldundi berriak eutsi egingo die A-68ko erabiltzaileentzako laguntzei

Arabako Foru Aldundiak eutsi egingo dio politika sozial dagoeneko “finkatu” horri. Guztira 600dik gora onuradun daude, gehienak Aiaraldekoak.

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Sail berriak jakinarazi du Arabatik pasatzen diren autobideak –tartean A-68- erabiltzeko ematen dituen laguntza edo hobariei eutsi egingo diela agintaldi honetan, zeren eta, bere esanetan, “politika sozial dagoeneko finkatu bat da, Arabako herritar guztientzat irekia”.

Arabako Foru Aldundiak eutsi egingo dio politika sozial dagoeneko “finkatu” horri. Guztira 600dik gora onuradun daude, gehienak Aiaraldekoak.

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Sail berriak jakinarazi du Arabatik pasatzen diren autobideak –tartean A68- erabiltzeko ematen dituen laguntza edo hobariei eutsi egingo diela agintaldi honetan, zeren eta, bere esanetan, “politika sozial dagoeneko finkatu bat da, Arabako herritar guztientzat irekia”. Hala, erabiltzaile bakoitzak urtean 262 euroko onura izango du. Aldundiak iaz, esaterako, 259.042 euro bideratu zituen diru-laguntza horietarako, 2013an baino % 7,2 gehiago.

A-68 autobidearen kasuan onuradun gehienak errepide hori Gasteizera joateko sarri erabiltzen duten aiaraldearrak dira. Iaz 641 lagun izan ziren, eta badirudi aurtengoan ere zifrak antzerakoak izango direla, urteko lehen seihilekoan izandako datuak kontuan harturik. 

Bidesari sozialaren programa 2002. urtearen hasieran sortu zen, eta ezarri zen hobariak bidesariaren prezio publikoaren % 50 izango zirela. Eskuratu ahal izateko baldintzak dira ohiko bizilekua Araban izatea, zerga betebeharrak beterik edukitzea eta hilean 25 bidaia edo gehiago egitea ibilgailu arinarekin. Era berean, ezinbestekoa da teleordainketako gailu bat erabiltzea. Baldintza horiek aldiro errebisatzen dira, eta hain zuzen ere horren ondorioz Sailak  kendu egin die onuradun izateko eskubidea zazpi laguni.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide